Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak arintze bat dira. Ekintza kolektiboak bere fruitua eman zuen! Eskerrak gurekin lan egin duten guziei.
Hala ere, Damoklesen ezpatak gure buruen gainean segitzen du eta egiteko obra alimalea da. Untsa merezitua den udako pausatik landa, Bizi! agorrilaren erdialdean lanera itzuliko da, gogoetan eta praktiketan erronka ekologiko eta sozialak aitzinarazteko.
Jul 19 2024
Sartzeko hitzorduak!
Jul 03 2024
Bizikutzu 53 – 2024ko uztaila
“Existitzea buru egitea da.”
Jacques Ellul
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Jul 02 2024
Gutun irekia Euskal Elkargoko lehendakariari
Euskal Elkargoko lehendakari jauna,
Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Ipar Euskal Herriko herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudiaren orientabide orokorrak eztabaidatuko dituzue. Horiek finkatuko dute zuen anbizioaren maila lurraldeko biztanleriaren bizi ingurumenaren zaintzeko kanpoko eremuetako publizitatearen inbasioaren kontra, aplikatuko diren arau eta eremuak zehaztu aitzin.
Gaur egun taulen % 40k gutienez ez ditu Estatu mailako araudiak betetzen eta kopuru hori mekanikoki handiagoa izanen da tokiko araudiaren plantan ematetik landa, azken honek araudi berriak gehituko dituelarik.
Koherentzia osasun eta ekologia erronken parean
Jun 26 2024
Herritar Zerbitzua 2024ko abuztua
✊🏼 26 urte baino gutiago dituzu eta lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde ekiteko gogoa? 🤯 Tokiko kolektibitateak zuzenean eta zeharka berotegi-efektuko gasen % 15 eta 50aren erantzule dira. 🫵🏼 Palanka horretan zehazki eragiteko gogoa duzu? ✍️ Herritar Zerbitzuko misioarentzat zure hautagaitza igor Biziren Hitza hitz – Lurralde mailako alternatibak lantaldera. 📩 Misioari buruzko xehetasun gehiago …
Jun 20 2024
2024ko Klima Egonaldia
Uztaileko legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak edozein izanikan ere, ikasturte hasieran topaketa handi bat beharko dugu justizia sozialaren eta burujabetza errealen eraikuntzaren aldeko indar ekologista guzientzat.
Antolatzen ikasi, klimaren alde borrokatu, demokrazia defendatu, alternatibak indartu, iharduki, gure estrategiak egokitu, loturak eraiki: Klima Egonaldia hor izanen da Ipar Euskal Herrian mobilizazio segida berri bat elkarrekin prestatzeko.
Hitzordua finkatua beraz, irailaren 12tik 15era!
Jun 19 2024
Elkarrekin eskuin muturraren kontra – Ekinten dut!
Eskuin muturra boterera heltzea, Legebiltzarrean eta gobernuan, irudikatzeko zaila den nahasmendua litzateke eta gure bizitzentzat berehalako mehatxua.
Bizik 5 ekintza eraginkorrekiko kit-a plazaratzen du hemen, denen eskura utziz, RNri buru egiteko, eskuin muturreko alderdi arrazista, antisozial, antidemokratiko eta anti-ekologista honen kontra mobilizatzeko.
Jun 13 2024
Zer egiten dute hautetsiek lurraldea iragarkietatik babesteko?
Hautetsiei Euskal Herriko Publizitate Araudiak hartzen zituen orientabideen berri emateko eta abisatzeko hainbat gutun eta mezu elektroniko igorri ondotik, Euskal Herri Aturri Publizitatea Geldi kolektiboak, Bizi! harekin parte dena, mezu elektroniko baten bidez gomitatzen ditu Elkargoko Kontseiluko eztabaidan serioski parte hartzera, ekainaren 15ean, larunbatez. Kolektiboak eskatzen die gidaritza batzordeko hautetsiei egiazki babesgarriak diren orientabide orokorrak …
Jun 13 2024
Dena egin, makurrena gerta ez dadin
Zorigaitzaren atarian gaude. Emmanuel Macronek Frantziako Legebiltzarra molde arduragabean desegin zuen igandean, ekainaren 9an, eskuin-muturrak Europako hauteskundeetako bozken % 40 bildu ondotik.
Jun 11 2024
Zine topaketa gaualdia: Irrintzina filma Baionan!
2024ko ekainaren 13an, ostegunarekin, 20:30etan, etorri Baionako Manu Robles-Arangiz Fundaziora, Cordeliers-en karrikako 20.
Bizik Irrintzina, klima belaunaldiaren oihua, filma ikustera etortzeko gomita luzatzen dizu, 2024ko Alternatiba Itzuliaren Baionarako pasaia prestatzeko. Filmak lehen Alternatiba Itzuliaren abentura eta klimarentzat erabakigarria izan zen 2015eko urtea sakontzen ditu.
Jun 10 2024