Talde funtzionalak
Euskaraz Bizin
Bizi! mugimendua euskaraz indartzeko eta euskararen erabilpena Biziren bidez sustatzeko lantaldea da. Hilabeteko lehen astelehenetan eta hirugarren asteazkenetan biltzen da.
Jaka zan/k taldea!
Jaka zan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014eko Biltzar Nagusian. Bizi-ren koordinaketak erabakitzen duen egutegiaren arabera, talde hau gertakari ezberdinen antolatzeaz arduratzen da : bazkariak, janari mahaiak, edantokiak, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, manifestaldiak, desfile aldarrikatzaile eta alaiak, etab… Hots talde tematikoek erabakitzen dituzten kanpaina edo proeiktuen gauzatzeaz arduratzen da. « Itzaleko talde » hori denetarik egiten duten pertsonek osatzen dute, …
Bizi !-ren koordinaketa
Bizi!-ren koordinaketa bi asteazkenetatik behin iragaiten da 19:00etatik 21:00etara Manu Robles-Arangiz Fundazioan.Bere izenak dion bezala, koordinaketa bilkura bat da, ondorioz eztabaidei eta sakoneko lanari gutti toki uzten dizkio. Deneri idekia da, baina, sekulan Bizi!ren ezagutzeko parada hori nahi baduzu baliatu, gomitatua ziara 18:30etarik goiti agertzerat egoitzarat horrela esplikatzen ahalko dizugu nola ibiltzen den holako bilkura …
Bizirik emankizuna
Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu. Nola entzun Bizirik : Euskal Irratietan, hileroko 2. astelehenean, arratseko 7:00etatik goiti edo nahi duzularik Bizi!-ren webgunean. Hilabetero gai nagusi bat (10 min) aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ …
Pikutarat Fanzina
Pikutarat Bizi!-ren euskara hutsezko fanzina da. Ekologia eta justizia sozialaren gaien inguruan artikulu laburrak, iritziak, komiki desbideratuak, publizitate desbideratuak, marrazkiak, elgarrizketa faltsuak…sartzen ditugu, ale bakotxean gai bat hautatuz. Paperez inprimatzen dugu eta blogean ere emaiten dugu. Bilkurak zintzur bustitze eta krakada baten inguruan egiten ditugu giro goxoan, izan euskaldun zahar edo euskaldun berri, ongi etorria …
Batukada Bizi!
Kontra-gailur, ekintza, elgarretaratze, manifestaldiak… alaitzen eta animatzen ditugu! Rythm of resistance batukada militanteen europar sareko kidea da, erritmo eroak gustuko dituzten guzieri idekia da! Errepikak Miarritzeko gaztetxean egiten dira asteazkenetan bi astetik behin, 19:00etatik 21:00etara. Musika zatien ikusi eta entzuteko, hemen klika ezazu : https://www.rhythms-of-resistance.org/spip.php?page=resources-tunes-big&id_rubrique=40&lang=en [youtube http://www.youtube.com/watch?v=videoseries?list=PLyOj15Qe1wWk0M7a7bfI8t8pTgxn7sSY7]
Beste talde funtzionalak
– Itzulpen taldea – Idazkaritza taldea – Argazki-Bideo Taldea – Informatika-internet Lan Taldea – Komunikazio Lan Taldea Itzulpen taldea Kanpoari buruzko Bizi!ren argitaratze guziak frantesa-euskara hizkuntzetan elebidunak dira, itzultzaile talde bolondres baten lanari esker. Talde hori bilkurarik egin gabe antolatzen da mezuel zerrenda baten bidez lana partekatuz. Sekulan ezagutzen badituzue talde horren indartzeko gai eta …