Justiziak atzo Frantziako Estatua kondenatu zuen eta Euskal Elkargoari arrazoi eman zion Diakité kolektiboak 2018an plantan eman pertsona migratzaileentzat harrera zentroa den Pausaren funtzionamenduaren finantzaketa bermatu izanagatik, larrialdiko ostatua ezinbestekoa bilakatu zen testuinguru batean. Justiziak Elkargoari arrazoin eman dio azken honek Estatuak larrialdiko ostatu segurtatze betebeharra ez betetzea bere gain hartu behar izan baitzuen. Estatuak …
Category: Solidarité Migrants
Jan 28 2025
“J’accuse”: epaiketa gibelatua
Zazpi militante epaitu behar zituzten gaur, 2024ko martxoan Korrika Irun eta Hendaia artean iragaitean 36 etorkini Bidasoa zeharkatzen laguntzeagatik. Epaiketa urriaren 7ra arte gibelatua da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abokatuek aurkeztutako galderak aztertzen dituen arte. 2500 pertsona manifestatu dira Irundik Behobiara, Hendaiatik pasatuz, joan den igandean, BIZI kide duen “J’accuse” kolektiboaren ekimenez. Orain arte, 3500 auto-inkulpazio baino …
Dec 12 2024
Urtats solidarioa migratzaileen alde!!
2024ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! pertsona migratzaile eta erbesteratuen aldeko besta giroko arratsaldea antolatzen ari da. 6. edizio honetako egitarauan: edariak, pintxoak eta matahamiak, kontzertuak eta musika, ahateen arrantza. Ekitaldia Patxokian iraganen da (Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean, Baiona Ttipian). Edonor etor daiteke bertara lagunarteko giroko momento baten pasatzera, bakarrik, familiarekin edo lagunekin. Besta honetan …
Jan 25 2024
AKUSATZEN DUGU!
Vincent Bru jauna, Pirinio Atlantikoetako 6. bozka-eremuko diputatua; Max Brisson jauna, Pirinio Atlantikoetako senataria; Denise Saint-Pé anderea, Pirinio Atlantikoetako senataria « Gure eskari batzuei emaniko erantzun eskuzabalentzat dugun esker onean, utziko ote gaituzue zuen aintza justuaz arduratzen diren eta orain arte hain zoriontsuak dituzuen izarrak tatxa lotsagarri eta ezabaezinekin mehatxatuak direla erraitera? Baina zer lohi …
Jan 23 2024
Bizi elkartearen ekintza/kolaketa, “Asiloa eta Immigrazioa” eskuin-muturreko legearen salatzeko eta hemengo 3 parlamentariren erantzukizuna oroitarazteko.
Kontseilu Konstituzionalak “Asiloa eta Immigrazioa” izeneko legea konstituzioaren araberakoa denetz adierazteko bezperan, astelehen honetako (urtarrilaren 22ko) arratsean, Biziko militanteek afixak kolatu dituzte Baionan eta Biarritzen, Vincent Bru diputatuaren eta Max Brisson eta Denise Saint-Pé senatarien erantzukizuna gogorarazteko. Militanteek afixak itsatsi dituzte bereziki parlamentariek Biarritzen dituzten egoitzetan eta Baiona handiko karriketan. Afixa horiek 3 hautetsien argazkiak …
Jan 04 2024
Urte Berri bezperako etorkinen sustenguzko bestak ukan du arrakasta haundia !
Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 5. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 21h arte! Egun hau zenbaki zonbaitetan? 84 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 1100 pintxoak, 230 sorpresak, 133 matahamiak, 6 musika taldeak. 3870€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen da: …
Dec 21 2023
Bizik gogor salatzen du Asilo-Immigrazio Legea
Bizik gogor salatzen du astearte gauean Frantziako Parlamentuan bozkatua izan den Asilo-Immigrazio Legea. Diskriminazioa sustatzen duen lege horrek Frantzian bizi diren atzerritarren eskubideak larriki urratzen ditu, eta Macronen gobernuaren eta eskuin muturraren arteko lerrokatze ideologikoa modu oso kezkagarrian sendotzen du. Atzerritarren eskubideen atzerakaden zerrenda luzea da: urteko immigrazio kuoten finkatzea, ikasle atzerritarren eskubideen kontrako erasoa, …
Dec 08 2023
Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!
2023ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 5. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, kontzertuak eta musika, haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokian iraganen da (Baionako Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean). Ekitaldi hau gure sustengua baieztatzeko parada da ere, asilo eta immigrazio legeak jadanik zailak diren ibilbideak mehatxatzen …
Jan 11 2023
Etorkinekin elkartasuna taldearen urtats
Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 4. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 22:30 arte! Egun hau zenbaki zonbaitetan? 50 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 800 pintxo, 184 sorpresa, 105 matahami, 4 talde eta DJ. 3030€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen …
Dec 11 2022
Migratzaileen Nazioarteko Eguna: abenduaren 17an, mobiliza gaitezen
Abenduaren 17an, larunbatez, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bizi! kolektibo zabal batekin mobilizatzen da migratzaileekiko elkartasunaren alde. Pobreziak, segurtasun ezak, gerlak, klima aldaketaren eraginak, erlijio, etnia, genero, arraza, politika eta kultural arloko jazarpenak, espoliazioak… jendea ihes egitera behartzen dute eta dena uztera migrazio bideetara joateko. Populazio horiendako zinezko traumak, lurralde horiendako lurrikarak eta planetaren orekarentzat nahasmenduak …