Herriko bozen eta Hirigune mailako hauteskundeen karietara, hainbat Herriko Etxe engaiatu dira Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetuz. Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxeak juntatzen ahal dira lurralde dinamika honi.
Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxek jadanik izenpetu dute Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoren Ituna. Herriko Etxearen mailan bai eta ere Hirigune mailan engaiatu dira 7 neurri nagusi plantan emaiterat: mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menperatzea, hondakinen kudeatzea, euskoaren garatzea eta Klima planaren deklinatzea.
Herriko eta hrigune mailako hautetsiek hainbat baliabide edo kontrol beso badituzte tokiko mailan ekiteko, eta, 2020-2026 tartea erabakigarria izanen da nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan.
COVID-19aren osasun krisiak kontzientzia har arazi digu gutarik hainbatei gaur egungo garapen eredua ez dela jasangarria erakutsiz eta argi utziz behar dugula eraiki beste mundu bat, birtokiratua den ekoizpenarekin eta erresilienteagoak diren lurraldeekin.
Horregatik, Bizik proposatzen die, Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxeei, Itunaren lurralde dinamika honetan sartzea eta ekitea. Alabaina, gero eta gehiago Herriko Etxe engaiatuak badira, Hirigune elkargo mailan eramaniko ekintzen bidez gero eta gehiago lortuko da, Ipar Euskal Herriaren metamorfosia, hots, gure lurraldea gaur egungo haurrek altxatu beharko dituzten hainbat desafioei aurre egiteko eraldatzea.
Horretarako, engaiamenduen gauzatzearen jarraipenaz arduratzen den Biziren Hitza Hitz batzordeak nahi duten hautetsiei proposatuko dizkie jarraipen bat eta formakuntza programa berezi bat Itunaren engaiamenduen deklinatzeko Herriko eta Hiriguneko mailetan.
Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 hiri: Angelu, Bokale eta Donibane Lohizune eta 7 herri: Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Basusarri, Beskoitze, Larresoro eta Ahurti), zeren ipar Euskal Herriko metamorfosia haiek gabe ez baita gertatuko! Batzorde honek, beraz, bere hautetsi izenpetzaileen bidez engaiatua den Euskal Elkargoko biztanleriaren kasik % 87 ordezkatzen duten 56 Herriko Etxerekin zaintza herritarra egiten du.
Kanpainaren garaian, Hitza hitz batzordeak zehaztu ditu zer engaiamendu mota ondoriotzat zituen Itunaren izenpetzeak dokumento batean gehienik eginak izan zaizkion galderei erantzunak ekarriz. Ituna 2020-aren izenpetzeko, klika hemen. Edozoin informazio gehigarrirentzat, Hitza Hitz batzordeari idatzi comite.hitzahitz@gmail.com helbidea erabiliz.