Ipar Euskal Herrian, zein Herriko Etxek du suntsitzen edo babesten gehienik biziduna?

KLIMA Astearen seigarren edizioa lurraldeko biodibertsitateari buruzkoa da. Klima-aldaketarekin batera, biodibertsitatea gaindituak izan diren 9 muga planetarioetatik 7ren artean da; muga horiek gainditzeak Lurrean bizitzeko baldintzak arriskuan ezartzen ditu. Zientzialariek ohartarazten dute: espezien seigarren desagerpen masiboaren atarian gira, eta IPBESen1 arabera, biodibertsitatearen gainbeheraren lehen kausa habitatak suntsitzea da. Frantzian, suntsipen horren arrazoi nagusia lurraren artifizializazioa da, hau da, lur baten funtzio …

Continue reading

Bizikutzu 66 – 2026ko iraila

Editoriala Ikasturtea hasia da beraz. Ahoan gustu mingotsarekin eta oroitzapen atsegin gutirekin, uda lapurtu digutelako sentsazioan. Batzuek, prefet berriak bezala, euskararen kontrako atzerako borrokan tematzen segitzen dute; beste batzuk hauteskunde-kanpainan sartzen dira, promes demagogikoak bata bestearen gainetik metatuz. Eta hori guzia, kanpoko harremanak eta kanpoko politikak aipatu gabe… Horrenbeste ondorio deitoragarriren aitzinean etsitzeko arrazoirik bada, …

Continue reading

Microsoftetik libratzea… Linux erabiliz

2027ko urriaren 12an, Windows 10en eguneraketak eskaintzea geldituko du, Microsoftek mundu osoko 300 milioi ordenagailu inguru zikinontzira kondenatzen dituelarik. Xahuketa eta bidegabekeria horri buru egiteko, mobilizazio uhain bat antolatzen ari da ondoko hilabeteetan, lelo komun baten inguruan: Piratons Microsoft ! Munduan zehar gutienez 300 milioi ordenagailu ez dira Windows 11ra pasatzeko gai. 10 ordenagailutik 1 …

Continue reading

Canon français-ren kontrako elkarretaratzearen ondotik, irain eta herraren uholde bat

Heriotza mehatxu hauek gogor salatzen ditugu, bai eta elarretaratzera deitu zuten hainbat erakundeetako sare sozialek jasan duten mila irunzkin zitalen uholdea ere. Biarritze ezin da horrelako mezuak argitaratzeko gai diren mila pertsona bano gehiagoren elkargunea bilakatu behar.

Irailaren 26an, ibili gira klimarentzat Baionan

Kaos klimatikoaren uda izan da: suteak, lehorteak, bero-boladak… Horrez gain, laborantza-larrialdiko legeak pestizida berriak eta ura gutxi batzuen onerako pribatizatzea ekarri ditu. Bitartean, Herriko Etxeak babesten dituen Funts Berdea 2,5 miliar eurotik 837 milioira jaitsi da, eta TotalEnergiesek 5.4 miliar dolar sakelaratu ditu hiruhileko bakar batez. Irailaren 26an, beraz, horien alde ibili gira:1- Larrialdi-plana2- Eztitze-plana3- …

Continue reading

Ozeanoa: AXA asurantza etxearen eginkizun suntsitzailea salatua izan da publizitate faltsuen bidez Euskal Herrian eta mundu osoan

Bizik AXAren publizitate faltsuak ezarri ditu Hendaian, asurantza etxeak Ozeano Bareko aparteko biodibertsitatea duen Koral Triangeluan erregai fosiletako energia-proiektu berriak asuratzeari uko egiteari uko egin diolako. Ekintza nazioarteko mobilizazio egun baten baitan egin da. 2026ko irailaren 27an, Hendaian. Gaur, bost herrialde ezberdinetan, ekintzaile ekologistek AXAren publizitate faltsuak ezarri dituzte, honako mezua erakutsiz: «Ozeanoaren suntsipena asuratzen …

Continue reading

Zinema-eta-eztabaida saioa Atalanten, Baionan, irailaren 18an, ostiralarekin

«Frantses Estatuan, boteretsuez irri egitea arrisku handiko kirola bilakatu da. Azken hogeita hamar urteetan, telebistako eta irratiko umoregile libre eta engaiatuenak sistematikoki neutralizatu, baztertu, zentsuratu edo, besterik gabe, kaleratu dituzte. Ikus-entzunezko hedabide publikoetan zein pribatuetan, mekanismo bera errepikatzen da: satira onartzen da, betiere ziztatzen ez badu. Boterea hunkitzen duen bezain laster, mikrofonoa itzaltzen da. Canal+eko …

Continue reading

Irailak 26 – Baionan ibiliko gira klimaren alde

Irailaren 26an, larunbatarekin, Baionan ibiliko gira klimaren, bizidunen, bakearen eta justizia sozialaren alde. Kaos klimatikoaren uda izan da: suteak, lehorteak, bero-boladak… Horrez gain, laborantza-larrialdiko legeak pestizida berriak eta ura gutxi batzuen onerako pribatizatzea ekarri ditu. Bitartean, Herriko Etxeak babesten dituen Funts Berdea 2,5 miliar eurotik 837 milioira jaitsi da, eta TotalEnergiesek 5.4 miliar dolar sakelaratu …

Continue reading

Errepresioa ez da konponbidea!

Frantses Estatuko diputatu biltzarrean lege bat onartu berri dute. Lege horrek segurtasun indarrei defentsa legitimoaren presuntzioa ematen die, eta frogaren zama biktimei ezartzen die, orain arte indarrean zenaren kontrara. Zuzenbide Estatuaren kontrako erasoa da.

Continue reading

Bizik Urruñako Herriko Etxearen legez kanpoko eta klima suntsitzaile den antolaketa salatzen du

Doi doia hautatua, Urruñako Herriko Etxeko gehiengo berriak bizikleta-antolaketa bat kendu du, legea eta bere klimaren aldeko engaiamenduak mespretxatuz. Hilabete hastapenean, Urruñako Herriko Etxeak lanak egin ditu Zokoako karrika berriz bi noranzkoetan ezartzeko, Itsas Ondo karrikaren eta Kattalin Agirre karrikaren arteko zatian. Horrela, bi noranzkoko bizikleta-bide bat eta EHPADaren aitzinean oinezkoen jarraikitasuna bermatzen zuen oinbidea …

Continue reading