Category: 2020-2026 jarraipena

Ingurumen-kodea urratzen duen Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun eskasa agerian ematen du Bizi! mugimenduak

Bizi! elkarteak ekintza berri baten bidez salatu du Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun falta; izan ere, Ipar Euskal Herriko 3500 biztanletik gorako herri bakarra da ingurumenari loturiko informazioa ematea errefusatu duena. Alta, informazio horrek parada emanen zuen kargualdiko bilan ekologikoaren ahalbidetzea. Administrazio-dokumentuetarako Sarbidea segurtatzen duen Batzordeak duela guti, Biziren galdearen aldeko iritzia eman du. Astearte honetan, …

Continue reading

Bilkura publikoa Donibane Garazin, 2020-2026 kargualdiko bilan ekologikoaz eta 2026ko Itunaz

BILKURA PUBLIKOA: Zer egin dute Baxe-Nafarroko herriek klimaren alde?  Zein ekintza  heldu den kargualdiko,  biztanleen beharrei  eta larrialdi ekologikoari erantzuteko? Kargualdiaren bilanaren emaitzen argitaratzetik landa, Bizik bilkura publikoa antolatzen du bilanaren eta Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren aurkezteko. Donibane Garazin,  Herriko Etxean Azaroaren 14an, ostiralarekin – 20:00etan Etor kargualdi honetako ikasgai nagusiak …

Continue reading

“Klima ez da batere kontuan hartua izan, hitza jana izan da”: Biziren ekintzak Christian Devèze-en bilan ezin txarragoa Kanbon ziztatzen du.  

Asteazken honetan, urriaren 15ean, Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze-en “klimaren arloko 6 urteko geldirik egotea” Kanbon, Herriko Etxearen aitzinaldea afixaz estaliz. Ekintza honekin, Bizik argitara eman du klima-larrialdiaren aitzinean erakutsiriko axolagabekeria, auzapezaren fede txarra eta 2020ko Herriko bozak aitzin, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz hartu hitzaren jatea. Hogei bat …

Continue reading

Herriko Etxeen bilana: Emaitzen aurkezpen gaualdia berrikusi

Irailaren 23an, asteartearekin, Herriko Bozentzat sei hilabete falta direlarik, Ipar Euskal Herriko 56 herrik 2020tik geroz gauzaturiko ekintza ekologikoen bilana aurkeztu da Baionako Glain Elkarteen Etxean.Nola egin da bilan hori? Zein dira ikasgai nagusiak? Nola kokatzen gira frantses Estatuko eta Europako testuingurua kontuan hartuz? Zein perspektiba datorren kargualdiarentzat? Nola ekin herritar gisa? Anne Bringault (Réseau …

Continue reading

Herrien bilana: emaitzen zabaltzearen hasiera!

Atzo argitaratu ginuen Ipar Euskal Herriko 56 herrik, 2020tik geroz, hots beren kargualdiaren hasieratik geroz,  gauzaturiko ekintza ekologikoen Bilan-Txostena: “Urrats ttipiak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun”. Bilan honekin, Bizik espero du tokiko eztabaida demokratikoa argitzea, gure mendeko erronka nagusiari buruz. Herritarrak deitzen ditugu boza ematera “Klimaren eta euskal herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituneko” neurriak …

Continue reading

Urrats ttipiak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun: 2020-2026 kargualdiaren bilana deskubritu

“Urrats ttipiak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun”: Bizik Ipar Euskal Herriko 56 herrik 2020an kargualdia hasi dutenetik egin dituzten ekintza ekologikoen bilan-txostena argitaratzen du. Orain arte ikusi ez den mailako desmartxa da, iritzi publikoa argitzeko xedea duena eta 2026ko hautagaien zerrendetan kontzientzia pizteko helburua duena, herrietako eta elkargoko hauteskundeak sei hilabeteren buruan iraganen direlarik.

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: kargualdiaren bilanari buruz Herriko Etxeen erantzunak

Bizi! Elkarteak Metamorfosi Ekologikoaren Itunari buruz, haien  kargualdiko emaitzak igorri dituzten herriko etxeen behin betiko zerrenda plazaratzen du. Haien erantzuna Herriko Etxearen ebaluazioarentzat eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoeraren balorazio orokorrarentzat  erabilia izanen da.

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Herriko Etxeen erantzunak kargualdiaren bilanarentzat eta galdekatze herritarra

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruz kargualdi bukaerako bilana egiteko Biziko Hitza Hitz batzordea Herriko Etxeek 2020tik geroz plantan eman ekintzen bilketa lana egiten ari da. Gaur lehen erantzunak  argitaratzen ditu. 44 Herriko Etxek beren informazioak komunikatu dituzte jarraipena egina den 56 Herriko Etxeetan: Aiziritze, Aldude, Angelu, Anhauze, Arbona, Azkaine, Azkarate, Aiherra, Banka, Basusarri, …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren alde ekin

Begirale ekologiko bilaka zaitez!

Continue reading

Trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian: zertan da lurraldea?

Urriaren 12an, larunbatarekin, Ipar Euskal Herriaren trantsizio ekologikoa zertan den aipatu ginuen. Laburpen ttipi bat egiten dizugu!  Euskal Elkargoak ez badu oraino karbono neutraltasuna helburu, oihanek eta pentzeek osoki xurgatzeko gisakoan litaiken berotegi-efektuko gasen isurtze murrizketarekin, isurtze ttipitzeari buruz doan ibilbide jarraikian da. Ber maneran,energia-kontsumoa erdira murriztea du helburu energia berriztagarriak soilik erabiltzeko hemendik 2050. …

Continue reading