Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntzak – Zein ekintza erronka ekologikoei erantzuteko? 

2022an antolatu hautetsiendako lehen formakuntza zikloaren ondotik, Biziko Hitza Hitz lantaldeak ekologia arloko erronkei buruzko bigarren formazio saioa proposatzen du Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat. Bihar -Ipar Euskal Herriko eko-formakuntza erakundearekin- eta CEDIS formakuntza zentroarekin elkarlanean antolaturiko ziklo honek, lurraldearen metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, ekiteko gakoak eman nahi ditu.

Jendarteari aurrekaririk gabeko erronka ekologikoak agertzen zaizkiolarik, hautetsiek erronkei erantzuten dieten erabakiak hartzen ahalko dituzte eta funtzionarioek behar bezala plantan ematen ahalko irakurketa gako egokiak baldin badituzte. Tokiko hautetsi eta funtzionarioek gai ekologikoei buruzko formakuntzari dagokionez dituzten beharrak biltzeko inkesta-ren ondorioz, Bizik formakuntza programa interaktibo berria aurkezten du, lurraldeko errealitateei lotua. Hirietan zein herri ttipiagoetan aurkitzen diren arazoak aipatuz, parte-hartzaileek eraginkortasunez ekiteko tresna zehatzak eskura ditzakete.

Lurraldearen beharrei erantzuten dien 7 ikastaroko programa

Bizik interaktiboak diren 7 formakuntza proposatzen ditu eta ipar Euskal Herriko hainbat gunetan iraganen dira, pertsona adituek gidatuak, lurraldeko errealitateekin errotik lotuak eta eraginkortasunez jokatzeko tresna zehatzak eskaintzea. Hainbat lekukotasunek aberastuko dituzte  formakuntza saioak, Herriko Etxe inspiratzaileen lekukotasunek, Herriko Etxeekin jadanik posible diren edo sortzekoak diren lankidetzei buruz Euskal Elkargoko funtzionarioen lekukotasunek, eta azkenik jada aipatu arlo bakoitzean ekiten duten tokiko eragileen lekukotasunek. Programaren zati batean soilik izena eman daiteke.

Lehen formakuntzak ekintza-palankak emango ditu herri mailako antolaketentzat, garapen neurritsu eta erresilienteen alde ekiteko, eraikuntza klima-aldaketaren eta energia-gastuaren kontrako borrokan lehentasunezko sektorea delarik. Formakuntzaren zati batek ZAG/ZAN (Zero Artifizializazio Garbi) delakoa aipatuko du,  bere erronkak eta ekar ditzakeen aukerak jorratuz, eta eraikinen urritasun energetikorako – birgaitze edo eraikitze lanetan. Maiatzaren 24an, ostiralarekin, Baigorrin iraganen da, energia eta prospektiba sozialean berezitua den Virage Énergie-ko zuzendaria den Barbara Nicolosorekin ; Michel Oçafrain, Bankako auzapeza ; Clémence Collombier – La fabrique à feuilles, hiri ekosistemen birsortzea ; Sonia Del Campo, SCIC Tequioko lehendakaria. 

Bigarren formakuntzak, tresnak eta metodoak proposatuko ditu biztanleak beren hirian, herrian edo herrixkan udal proiektuen garapenean eta gauzatzean hobeki inplikatzeko eta biztanleriaren nahiei erantzuteko lorpenak ukaiteko. Ekainaren 28an, ostiralarekin, Urruñan iraganen da, Hameaux Légers elkartean, kolektibitateen jarraipenaz arduratzen den Angéline Broust-ekin ; Thierry Lohr, laborari eta et auzapezorde Plesséren Herriko Etxean (44) ; Age Leijenaar, demokrazia parte hartzaile arloko auzapezordea ; Claire Fourteau, proiektu berritzaileen zerbitzuko arduraduna Urruñan.

Ondoko formakuntzan, hondakinen murrizketa eta ekonomia zirkularraren garapena jorratuko dira, bio-hondakinak jatorrian sailkatzeari begira, Francis Chalot, “Moins c’est Plus”eko aholkulari/formatzailea, ADEMEko aholkulari ohi eta hautetsi ohiarekin ; Patricia Bonneau, Euskal Herriko bio-hondarkinen kolektiboa (CBPB); Bernard Dumaz, AIMA altzari profesionalen birziklatzearekin ; Amaia Lissalde, Hondakinen eta Ekonomia Zirkularraren prebentzio arduraduna Bil Ta Garbin. Apirilaren 26an, ostiralarekin Uztaritzen iraganen da.

Sardexkatik… sardera joatea eta jantokia mobilizatzea, elikadura-politika jasangarri baten palanka gisa ; irailaren 6an, ostiralarekin, Séverine Quencez, SCIC Nourrir l’avenir-ko elikadura osasungarriaren laguntzailearekin ; Camille Mortreux, CBE Seignanx ; Perrine Tavernier, Val de Drôme en BioVallée eta Stéphanie HIRIARTE, .

Beste hiru formakuntza aitzinetik izena emaiteko idekiak dira, ekiteko gako batzuk ukaiteko: 

% 100 energia  berriztagarrien Herriko Etxe baten alde ekitea ; urriaren 11an, ostiralarekin, Auréline Doreaurekin, proiektu arduraduna – Energia eta Lurraldeak – CLER (Energia Trantsiziorako Sarea).

Klima Planaren ekintzak planifikatu Herriko Etxe mailan ; azaroaren 15an, ostiralarekin, Rebecca Wangler-rekin, lurralde plangintzako proiektu burua – Virage énergie. 

Herri mailako mugikortasun alternatiboaren dinamika bultzatu ; abenduaren 13an, ostiralarekin, Julien Langérekin, Urbanismo eta mugikortasunak aholkularia – BL évolution. 

Hautetsi eta funtzionarioentzat izen-emate sistema

Beren Herriko Etxeko edo Euskal Elkargo mailako kargualdiaren barnean, tokiko hautetsiek beren funtziora egokituriko, beren kolektibitateak bere gain hartzen duen formakuntza eskubidea badute., nahitaezko aurrekontu bideratu batekin.

Formakuntza egun kopurua ez da mugatua. Soldatapeko, funtzionario edo kontratupeko langile izaera duen tokiko mandatudun edozoinek, bere enplegatzailearen partetik, 18 eguneko formakuntza-geldialdia baliatzen ahal ditu  agintaldiak irauten duen bitartean. Idatzizko eskaera enpresaburuari edo agintari hierarkikoari aurkeztu beharko zaio formakuntza hasi baino 30 egun lehenago, gutienez. Ezezkoa justifikatu behar da. Formakuntza egin baino 15 egun lehenago erantzunik ez baldin bada, geldialdia emantzat joko da. Ezezkoa gertatuz gero, hautetsiak eskaera berritzen badu lehen jakinarazpena egin eta 4 hilabetera, enplegatzailea behartua da aldeko erantzuna ematera.

Hautetsiak bere formakuntza-eskubidea gauzatzeagatik dituen diru-sarreren galerak kolektibitateak edo Herri Elkargoak konpentsatzen ditu, hautetsi bakoitzeko hemezortzi eguneko mugaren barnean, agintaldiak irauten duen bitartean, orduko hazkunde minimoaren soldataren oreneko balorearena baino %50 goragoan. Hautetsiak bere elkargo edo establezimendurako beharrezko egiaztagiriak bidali beharko ditu.

Formakuntzarako baitezpadakoa den Herriko Etxeko mailako eta Elkargo mailako aitzinkonduaz gain, hautetsi bakoitzak formakuntzarako eskubide indibiduala badu. Erabiltzeko parada ukateko, hautetsi kontua sarean irekia ukan behar duzu: hona hemen urratsez urrats irekitzeko gida. Beharrezkoa izanez geroz laguntza eman dezakegu.

Administrazio enpletagu eta teknikariei dagokienez, formakuntza-ziklo hau etengabeko formakuntza profesionalari buruzko xedapenen aplikazio-eremuan sartzen da, beren kolektibitateak bere gain hartzen duena, langileen gaitasunen egokitze eta garapen-ekintza gisa kontsideratua baita. Informazio gehiago

Finantza parteak ez luke oztopo izan behar tokiko eragileen formakuntzarako. Sartu harremanetan Anne Brégeon ( 06 45 11 50 16 / bregeon@cedis-formation.org )  edo Cassandra Ferreira ( 06 62 22 92 72 / pedagogie@institut-bihar.org )  administrazio eta finantza gaiei buruzko edozein informazioentzat. 

Edukiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu harremanetan Anthony Lubranorekin 06 67 51 67 87 zenbakian.