Elkarrekin eskuin muturraren kontra – Ekinten dut!

Eskuin muturra  boterera heltzea,  Legebiltzarrean eta gobernuan, irudikatzeko zaila den nahasmendua litzateke eta gure bizitzentzat berehalako mehatxua.

Baina hau ez da saihestezina, jokaldia ez da oraino bukatua!

Bizik 5 ekintza eraginkorrekiko kit-a plazaratzen du hemen, denen eskura utziz, RNri buru egiteko, eskuin muturreko alderdi arrazista, antisozial,  antidemokratiko eta anti-ekologista honen kontra mobilizatzeko.

1. Bozkatzen dut eta bozkatzera bultzatzen

Ezinbestekoa da gutariko bakoitza errotik mobiliza dadin datozen hauteskundeetarako boza emanez eta gure hurbilekoak ekainaren 30ean eta uztailaren 7an boza  ematera animatuz.

2. Ahalordea ematen dut

Bozkatzera joanen zira eta ahalordea har dezakezu? 

Ezin duzu bozkatu eta zure boza  har dezakeen norbait xekatzen duzu?

3. Nasaiki informatzen dut afixak eta esku paperak zabalduz

4 afixa mota proposatzen ditugu RN-ren enganioa azaltzeko.

4. Dudakorrak konbentzitzen ditut

5. Besteekin ekiteko, behereko informazio kanalari harpidetzen naiz

Zato telegrameko kanalera! Uztailaren 7ra arte informaziorik ez galtzeko (mobilizazioak, afitxak, laguntza, prokurazioak…) : https://t.me/faxismoapikutara