Lurralde proiektuaren aurkezpena

Jendeak larrialdi klimatikoaren desafioak hobeki ulertzen dituen honetan, Euskal Herria Burujabe dinamikak metamorfosi ekologiko eta soziala azkartu nahi du.

Lurralde-proiektu honek Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa eraikitzeko pistak proposatzen ditu bere biztanle guziekin. Nola buru egin larrialdi klimatikoari, bizidunen desagertze bizkorrari eta baliabideen eskasteari? Zer bide planetaren mugen errespetua justiziarekin eta berdintasunarekin bateratzeko?

Baliabideen erauzketaren aldeko globalizazio suntsitzailearen aurrean, gu denak aterpetzeko eta elikatzeko gai diren lurraldeak garatu nahi ditugu, beren artean solidario diren lurraldeak, bai orain, bai etorkizunean. Pentsatzen dugu lurraldearen eskala hoberena dela mundu bizigarriago baten alde mobilizatzeko eta ekiteko.

Orri honetan, Euskal Herria Burujabe lurralde-proiektua aurkezteko eta ezagutarazteko landu ditugun liburuak eta baliabideak ezagut itzazu.


Genesia

2016an, bere ibilbide-orria definitzerakoan, Bizik lurralde proiektu bat idaztea hartu zuen helburutzat, “Euskal Herri burujabea xede gisa harturik, energiaren, elikaduraren, ekonomiaren, herritarren eta kulturaren alorretan burujabe izanen den lurraldea, bertan bizi den jendeak kudea dezakeen gizarte jasangarria eta birkokatua ahalbidetzeko, beti ere beste lurralde eta kontinenteekin solidarioa izanez. “

Lan horren helburua hirukoitza zen:

  • Biziren ekintzari irakurgarritasuna eta koherentzia eman, erakutsiz elkarrengandik urrun diruditen alor batzuetan, nola, eramanak diren ekintzek, logika orokor batean bat egiten duten. 
  • Lurraldeko eragileen esku proiektu orokor bat eman, lurraldearen etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko tresna.
  • Beste lurralde batzuendako gogoeta-oinarria izatea, asmoa ez baita munduko gainerako lurraldeetatik bakarturik Euskal-Herri baten burujabetasuna eraikitzea, baizik eta lurralde burujabe bat eraikitzea, elkarrekintzan eta elkartasunean beste lurralde burujabe batzuekilan.

2018an, lehen bertsioa argitaratua izan zen liburuxka formatuan, Euskal Herria Burujabe, gure bizitzak berreskura ditzagun. Baionako Alternatiba 2018 herrixkak, dokumentuaren 9 kapituluei dagozkien 9 auzotan antolatuak, dokumentuaren ezagutaraztea eta alternatiben ikusgarritasuna eta gauzatzea ahalbidetu zuen.

5 urte berantago, krisi ekologikoen ondorioak nabariagoak dira, osasun, energia eta geopolitika krisiek tokiko burujabetasun errealak garatzeko egokitasuna frogatu dute.

Gure lurraldearendako proiektua ezagutu 

2023an, lurralde proiektuaren bertsio berria landua izan da. Hortik, sakelako liburu bat atera da, frantsesezko eta euskarazko bertsioan: Euskal Herria Burujabe, Denon mundua eskuetan berriz har dezagun. Urrian estreinatu zen, Baionako karriketan 8.000 pertsona bildu zituen Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren antolaketaren karietara.

Lurralde proiektuaren edukiaren deklinabide bat baino gehiago landu da, ahalik eta jende gehienak  bere egin dezan gure bizitzen baldintzak berreskura ditzakegula, gure lurraldeak eralda daitezkeela, subiranoagoak, jasangarriagoak eta solidarioagoak izateko.

Gaiak modu bisualean aurkeztuak dira marrazki-notai moduan.
2053 Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian izeneko fikzio labur batek etorkizun itxuraldatu eta desiragarri batean proiektatzen gaitu.

Bestalde, urriaren 7an eta 8an eman hitzaldiak grabatuak izan ziren eta podcast bidez entzun daitezke. Gutienez 36 hitzaldik Euskal Herri jasangarri, subirano eta solidario baten apustuak jorratzen dituzte: klima, bioaniztasuna, gizarte apustuak, lurralde eskala, energia, laborantza, mugikortasun moduak, etxebizitza, ekintza zuzen eta eraginkorretarako bideak…

Intelektualek eta eragileek beren analisiak, esperientzia inspiratzaileak eta pistak partekatu zituzten Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta soziala bideratzeko. Ondoko pertsona hauen hitzaldiak berreskura itzazu : Philippe Aramendi, Manon Aubry, Delphine Batho, Mirene Begiristain, Martine Bisauta, Aurélien Bigo, Maryse Cachenaut, Damien Carême, Christophe Cassou, Anna Chavepayre, Laurie Debove, Manuel Domergue, Txetx Etcheverry, Cédric Herrou, Jean-François Julliard, Xanti Kiroga, Anne Lacouture, Pierre Larrouturou, Beñat Molinos, Amaia Munoa, Paul Neau, Barbara Nicoloso, Victor Pachon, Jon Palais, Timothée Parrique, Lucie Pinson