Hemen atzemanen dituzu urriaren 7 eta 8an Baionan Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldian iragan diren hitzaldien grabaketak. Bi egunez, ehun hizlari inguruk erronka ekologiko eta sozialak, lurralde antolaketa eta etortzekoak diren nahasmenduei buru egiteko ekiteko molde zuzen eta eraginkorrak aipatu dituzte.
Egitasmo horren karietara, Euskal Herrian metamorfosiaren plantan emateko analisiak, esperientzia inspiratzaileak eta hausnarketak eta aterabide berriak partekatu dira. Egunero probatzen diren alternatiba konkretuekin batera, Euskal Herriarentzat ortzimuga iraunkor, burujabe eta solidario bat elikatzen laguntzen dute, sistema, eta ez kilma, aldatzea erabakitzen duen lurralde baten ortzimuga. Hitzaldi horien berriz deskubritzeko gomita luzatzen dizuegu oraindanik.
Frantsesezko hogeita hamar bat hitzaldi ere atzematen ahal dira orrialde honetan.
Entzute on!
Bizi! elkartearen kide bilakatuz edo elkarteari emaitza bat eginez, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektuaren zabaltzea sustengatzen duzu.
- Alternatiba kolektiboei eta lurralde mailako ekintza palankei buruzko lekukotasunak
- Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa, ekofeminismoaz
- Euskal Herria Burujabe: mende honetako erronkei aurre egiteko lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioak
- Justizia klimatikoa: klima-aldaketaren eta bere ondorioz sortu desberdintasunen kontra borrokatzea
- Kooperatiben eginkizuna mundu iraunkor eta solidarioa eraikitzeko
- Naturaren balio anitzen babesa eta hizkuntzak
Alternatiba kolektiboei eta lurralde mailako ekintza palankei buruzko lekukotasunak
Gure lurraldeetako “ekintza palanka” edo “tresna kolektiboen” adibideak, klima “jasangarria/bizigarri” bat bermatzeko bide eraginkor eta erakargarriak adierazten dituztenak hemen eta beste lekuetan ere.
Mathilde Etxeleku, arkitektoa, Biziko Habitat taldeko kidea (ETXEBIZITZA)
Xanti Kiroga, Errigora animazio taldekoa (POLITIKAK)
Iban Lizarralde, AUPA Autopartekatze kooperatibako sortzaileetarikoa (MUGIKORTASUNAK)
Panpi Sainte-Marie, ELB Sindikatuaren bozeramailea (LABORANTZA)
Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa, ekofeminismoaz
Ekofeminismoa, jendarte iraunkor bat eraikitzeko estrategia? Ekofeminismoa, ekonomia feminista, burujabetza feminista.
Aiala Elorrieta, ekonomialaria, ekofeminista
Mirene Begiristain, EHUko irakaslea, ekonomia eta ekofeminismoa
Euskal Herria Burujabe: mende honetako erronkei aurre egiteko lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioak
Murrizten ari diren baliabideekin gure beharren parte handiagoari tokiko mailan erantzuteak aldaketa kultural eta sozial garrantzitsuak dakartza. Jadanik martxan diren hainbat ekimenek mamitzen dituzte.
Lorea Flores, Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzailea
Mirene Begiristain, elikadura burujabetzan aditua, ekonomialaria
Justizia klimatikoa: klima-aldaketaren eta bere ondorioz sortu desberdintasunen kontra borrokatzea
Klima-aldaketaren txarrena saihestu berotegi-efektuko gasen isuriak murriztuz. Borroka honen onurak. Klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko politikak (nola erantzun, zein aterabide).
Elisa Sainz de Murieta, EHUko irakasle eta BC3ko ikertzailea atxikia, klima-aldaketari loturiko arriskuetan eta egokitzapenean espezialista
Aitor Urresti, EHUn irakasle eta ikerlaria energia-trantsizio bidezkoa eta demokratikoaren arloan
Kooperatiben eginkizuna mundu iraunkor eta solidarioa eraikitzeko
Jabetza pribatuan eta aberastasunaren kontzentrazioan oinarrituriko ekonomia-ereduen aurrean, ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatibak gure bizi-baldintzen berreskuratzeko lurralde mailako jauzia egiteko tresna egokiak dira.
Beñat Irasuegi, Olatukoop, KoopFrabrika eta Talaios Kooperatibako kide sortzailea
Naroa Elortza, Biziola kooperatibako kidea
Naturaren balio anitzen babesa eta hizkuntzak
Hizkuntza aniztasuna eta bioaniztasuna errentagarria estandarizatu eta bazterrekoa baliogabetzen duten logika berberek mehatxatzen dituzte. Dena den, mundu gero eta aurreikusezinagoan, aniztasuna ekosistemen eta gizarteen sendotasunaren bermea da, aniztasunak egokitzeko ahalmena duelako.
Unai Pascual, B3Cko ikertzailea, IPBES biodibertsitate plataformaren azken txostenaren egile nagusietakoa
Xan Aire, euskara teknikaria, soziolinguista, Plazarako ko-sortzailea
Itsaso Olaizola Azurmendi, ekologista eta euskaltzalea