Publizitatearen kontrako babesa:
koherentzia, egia eta erantzukizuna!
Euskal Elkargoko lehendakari jauna,
Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Ipar Euskal Herriko herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudiaren orientabide orokorrak eztabaidatuko dituzue. Horiek finkatuko dute zuen anbizioaren maila lurraldeko biztanleriaren bizi ingurumenaren zaintzeko kanpoko eremuetako publizitatearen inbasioaren kontra, aplikatuko diren arau eta eremuak zehaztu aitzin.
Gaur egun taulen % 40k gutienez ez ditu Estatu mailako araudiak betetzen eta kopuru hori mekanikoki handiagoa izanen da tokiko araudiaren plantan ematetik landa, azken honek araudi berriak gehituko dituelarik.
Koherentzia osasun eta ekologia erronken parean
2024ko urtarrilaren 1az geroztik, auzapezek eskumena dute beren lurraldean publizitatearen polizia segurtatzeko, baina legeak aurreikusten du eskualdatze automatikoa auzapezen eskutik hirigune elkargoko lehendakariari. Hala ere, polizia eginkizun hori berak bete nahi duen auzapez batek eskualdatzearen aurka egin dezake eta eskumen hori atxiki. Auzapez bat edo gehiago eskualdaketaren aurka agertu eta gero eta kasu horretan bakarrik, elkargoko lehendakariak erabaki dezake eskualdaketari uko egitea.
Hainbat auzapezek borondate hori erakutsi dutelarik eta elkargoak arauak hartuko dituelarik, egiaztatzeko ahalmen horren uzteko asmoa agertu duzu. Maiatzaren 1eko gutun baten bidez, gaur arte erantzunik gabe egon dena, galdegiten genizun ez amore emateko eta ardura hori eta normalki pentsatua zen eskualdatzea zure gain hartzeko, aurka egin ez duten herri guziendako. Gutun horretan, Trantsizio Ekologiko eta Solidarioko Ministerioaren txosten bat aipatzen genuen, non adierazten den publizitatearen ingurumen ondorioak garrantzitsuak direla, eta bereziki, klimak eta biodibertsitateak osatzen dituzten gai nagusiei buruz. Era berean, osasun eta bizimoduei buruzko tokiko politika publiko guziak zerrendatzen genituen, publizitateko gehiegizko kontsumo formatuak eta mezuak kontra doazenak. Koherentziarako dei batekin bukatzen genuen, berritzen duguna.
Egiaren beharra lurraldeko auzapezentzat
Koherentzia behar horri orain egiaren eskaera gehitzen dugu. Izan ere, jakin dugu Elkargoko kontseilua egin aitzin auzapezekin egin trukaketetan aitzinatu zenuela uzte horren beste hauturik ez zela auzapez bakar batek polizia boterearen eskualdatzearen aurka egiten zuenetik. Elkarrizketatu ditugun hautetsi guziek, aho batez, erran digute hori erran zenuela Auzapezen herrien arteko biltzarrean, Itsasun, ekainaren 12an, asteazkenez.
Adierazpen hori, argi eta garbi, okerra da, Trantsizio Ekologikoaren eta Lurraldeen Kohesioaren Ministerioak publizitatearen poliziaren deszentralizazioari buruzko fitxan adierazten duenaren arabera. Izan ere, honek zehazten duenez, “herriko auzapezaren eta Elkargoko lehendakariaren arteko eskualdaketak 2024ko agorrilaren 1ean ukanen du eragina […], auzapez batek edo gehiagok ez badute kontra egiten 2024ko uztailaren 1a aitzin, eta Elkargoko lehendakariak ez badio uko egiten publizitate poliziaren erabiltzeari 2024ko agorrilaren 1a aitzin (auzapezek polizia hori baliatzen dute 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era). Publizitate polizia Elkargoko lehendakariari emateak aurka egin ez duten herriei bakarrik eraginen die (aurka egin duten auzapezek polizia hori atxikiko dute 2024ko agorrilaren 1etik goiti).
Aldiz, auzapez batek edo gehiagok eskualdaketaren aurka egiten badute 2024ko uztailaren 1a baino lehen eta Elkargoko lehendakariak uko egiten badio eskualdaketari 2024ko agorrilaren 1a baino lehen, auzapezek publizitatearen poliziaren ardura atxikiko dute 2024ko agorrilaren 1az haraindi “.
Ministerioak azpimarratzen du lehendakariak hautua duela ez uzteko polizia boterea herriko etxeei, horiek ez badute eskatu. Lurraldeko auzapezek argiki informatuak izatea merezi dute, dauden aukera guziak aztertuak izan daitezen galdegiteko.
Ardurak bere gain osoki hartzen dituen Hirigune baten alde
Elkargoko kontseiluko eztabaidan, Bruno Carrere, gai hauetaz arduratzen den lehendakariordeak adierazi du, hala ere, herrien eta Hirigunearen arteko lankidetza sistema iikertuko dutela, afixatze eskaeren segitzeari eta delituen tratamenduari buruz. Hirigune elkargoaren dimisioak ez badirudi osoa, zer gertatzen da bere lurraldean publizitatea polizia erabiltzeak dakartzan beste dimentsioekin? Zer pentsatu araudiaren errespetuaz, arau hausleekin, arauak ez betetzeagatik administrazio zigorrekin eta, hala bada, nola jakinarazi arau haustea zigor arloko justiziari?
Nola pentsa daiteke ekintza horiek, araudi horren ezagutza eta haren errespetuaren kontrolatzeko giza baliabideak dakartzatenak, egiazki gauzatu ahal izanen dituztela herriek, horietan gehienak ehunka biztanleko herriak baitira, oso baliabide guttirekin?
Eskatu ez duten herriak berenber uztea, elkargoaren bidez bozkatuak izan diren arauak errespetarazteko, erakundea sortu zenetik daraman lankidetza eta mutualizazio izpirituaren kontrakoa iruditzen zaigu.
Beraz, bozkatuak izanen diren arauak egiazki aplikatuak izan daitezen eta serioski hartuz Gobernantza Itunean agertzen den anbizioa, hau da Komunitatea lurraldeko politika publikoen eragile nagusia egitea, dei egiten dizugu Elkargoaren gain diren ardurak osoki hartzeko. Aurka agertu ez diren herri guziendako, eskatzen dizugu afixatzearen polizia boterea Elkargoari emateko ez uko egitea, legeak normalki aurreikusten duena.
Aipaturiko erronken heinean espero dugun zure erantzunaren menturan, onar itzazu gure agurrik beroenak.
Euskal Herri Aturri Publizitatea Geldi kolektiboa
Aurore de Froberville, Bizirentzat
Victor Pachon, CADEren izenean
Gérard Campagne, Paysages de France elkartearen izenean
Elise Ayrault, Euskal Herriko Publizitate Erasoari Ihardukitzea batzorderako