Category: burujabe

EH Burujabe dokumentua ‘sketchnote’ moduan

Euskal Herria Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiektuaren beste kapitulu bat aurkezten dizuegu marrazkien bidez: mugikortasunaz ari den kapitulua. Lurralde alternatibak aipatu ondotik, ‘sketchnote’ moduan lantzen dugun bigarren gaia da eta asmoa dugu dokumentuko kapitulu guziak horrela aurkezteko.

Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du!

Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du urriaren 7 eta 8an Baionan! 10 urte lehen Alternatiba eta gero, ekitaldi handi honek lurralde jasangarri, burujabe eta solidarioa biziaraztea eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzea ditu helburu. 4 egunez lanean arizanez, urtarrilaren 13tik 16ra, 50 pertsona baino gehiagoren parte hartzearekin, Bizik  Euskal …

Continue reading

EH Burujabe, hitzaldi eta sketchnote-aren bidez

2018an Biziren baitan abiatua, Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiekatuak bere prestaketak segitzen ditu. Funtsari dagokionez, sail berriak aitzin ikusten dira eta berrikitan, 2022ko apirilaren 16an, egin hitzaldiak tokiko alternatiben eta burujabetza konkretuen arteko loturak aztertzea ahalbidetu du. « Tokiko alternatibak, burujabetza konkretuaren bermeak » hitzaldiko hitz hartzeak entzun: Txomin Poveda, Soziologian doktorea eta …

Continue reading

Burujabe : Gure bizi baldintzak berreskuratuz

2018ko urte hastapenaz geroz, lan bat abiatu dugu, Bizi!-ren baitan, lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten egitasmoa idazteko. Pentsatzen dugu eztabaida orokorrerako ekarpen baliagarria izan daitekeela: Euskal Herrian, bistan dena, baina baita eraldaketa soziala eta ekologikoa hasi nahi duten lurralde guzientzat ere. Hemen klikatuz aurkituko duzun dokumentoa lan horren lehen emaitza da. Gure iduriko, ez …

Continue reading