2009az geroztik, Bizik klima larrialdiaren eta justizia sozialaren alde militatzen du, ekintzak beharrezkoak diren guneetan.
Internet eta telefono adimendunak modu masiboan zabaldu direnetik, teknologia digitala gure bizitza pertsonalaz eta profesionalaz nagusitu da. Bere nonahikotasunari lotuak diren ingurumen (batez ere berotze global) eta jendarte mailako ondorioak ezin dira alde batera utzi. Behaketa horretatik sortu da Biziren Digitala lantaldea. Teknologia digitalaren onurak ez ditu ukatzen, baina taldearen helburua digitalaren akatsak salatzea da, kontzientzia aldatzea eta alternatibak eskaintzea. Hori besterik ez!
Hori guzia 3 ardatz nagusiren inguruan antolatuz: planeta estresatzen duena, pertsonak estrezatzen dituena, jendartea estrezatzen duena. Taldea juntatu nahi duen orori idekia da. Hona hemen 2021-2024 bide orria.
Interesatua? Izena eman hemen: https://forms.gle/qEwnGoDXeDwwDvXj8
Harremanak: numerique@bizimugi.eu