2024ko Klima Egonaldia

Planetak hilabeteko hamahiru tenperatura errekor segidan gainditu dituen eta eskuin muturrak azken hauteskundeetan Euskal Herrian eta frantses Estatuan molde ikaragarrian amaitzak  handitu dituen garai hauetan, ekintzara pasatzeko premia orokorra da.

Klima Egonaldi honekin, klima-aldaketaren, desberdintasunen gorakadaren, eskuin muturraren gorakadaren, sistema suntsitzaile baten menpekotasunaren kontra… Euskal Herrian ekin nahi duten pertsona guziak formatu eta saretu nahi ditugu.

Antolatzen ikasi, klimaren alde borrokatu, demokrazia defendatu, alternatibak indartu, iharduki, gure estrategiak egokitu, loturak eraiki: Klima Egonaldia hor izanen da Ipar Euskal Herrian mobilizazio segida berri bat elkarrekin prestatzeko.

Hitzordua finkatua beraz, irailaren 12tik 15era, ostegunetik, igandera, Mugerre-Elizaberriko Ibar trinketean. 

Formakuntza eta ostatua, urririk, oraindanik segurtatu zure tokia! 

Programan

20 formakuntza-ikastaro eta mahai-inguruko egitaraua, esperientziadun militante eta adituen eskutik. 

Lurraren artifizializazioa, burujabetza errealak, publizitatea, eskuin muturraren kontrako estrategiak, etxebizitza, ekitaldiak antolatzea, praktika militante onak, Herriko Etxeen mailako ekintzak, desobedientzia zibila, alternatiben indartzea: gai frango jada aitzin ikusiak.

Lagunarteko jarduerak ere eskainiak izanen dira: jokoak, kirolak, iniziazio ludikoak, euskal kulturaren deskubritzea…

Biziren 15. urtemuga

Klima Egonaldiaren iraupen osoan, tokian berean erakusketa bat plantan emana izanen da: Bizik eginiko afixa eta pegatinak, txosten ezberdinak, gure ekintzen argazki enblematikoak, laguntzaileen potretak, edota gure kamiseta vintage ederrenak ere! Biziren historia idatzi duten eta ondoko urteetarako inspiratzen ahal gaituzten borroka, garaipen, ideia on ainitz berraurkitzeko parada.

Ezin huts egina, 15. urtemugako hitzaldia, “Bizi!: 15 urtez ekintza inspiratzaileak, geroa pentsatzeko!”, irailaren 14an, larunbatarekin, 17:00etatik 19:00etara.

Erakundearen historia eta Euskal Herrian zein kanpoan izan duen eragina  molde orokorrean zehazteaz gain, Biziren arrakasta egin duten bortizkeriarik gabeko software herrikoi, erradikal-pragmatikoaren lorpenak irudikatuko ditu eta ekintza-erregistroen osagarritasuna (proposamen teorikoak, alternatiba zehatzak, aldaketa instituzionalak, ekintza zuzenak) ere. Ondoko  urteetan hartu beharko diren norabideei buruz pentsaraziko gaituzten adibideak.

Eguna musikarekin bukatuko da. Etor gustian, dantzatzera, kantatzera eta beste egitera, irailaren 14an, larunbatarekin, 20:30etik goiti! Programan:

  • Foisis (Itoiz-i omenaldia)
  • Elektruka (zuzeneko elektro-folk)
  • Fraggle (DJ set)

Informazio praktikoak

Klima Egonaldia Elizaberriko Ibar Trinketean iragaiten da, Mugerren. 

Formakuntza eta ostatua urririk dira, baina aitzinetik izena ematea ezinbestekoa.

Tokian berean proposatuak diren otorduak, biologikoak, tokikoak, begetarianoak eta etxean eginak dira.  Gosaria 2 €/e; bazkaria edo afaria 4,50€/e. Talo astiria ostiral arratsean eta larunbat arratsean. Otorduen erreserbatzeko segi hemendik: https://www.helloasso.com/associations/bizi/evenements/inscription-aux-repas-du-camp-climat-2024 

Tokian berean kanpatzea posible da,  oihal-etxolan edo zuen ibilgailu egokituetan.

Irailaren 12., ostegunarekin, 17:00etatik goiti heltzea posible da. Irailaren 15ean, igandearekin, 18:00etan, Klima Egonaldiaren bukaera.

Klima Egonaldira etortzeko mugikortasunen eztien hautua egin, garraio publikoz edo autopartekatzearekin.  

Laguntzaileei deialdia

Etor gurekin Klima Egonaldiaren antolaketara eta lagun gaitzazu behar bezala obratzen! Etapa ezberdinak gure zain dira: egitaraua prestatzea, laguntzaile-taldeak antolatzea, menuak prestatzea, harremanen segurtatzea, afixaketa kanpainak, izen-emateen jarraipena…

Klima Egonaldiak laguntzaileen energiarekin funtzionatzen du! Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera,  denen ekarpenarekin kontatzen dugu ekitaldia ongi iragan dadin. Ber maneran topaketen egiteko eta ustekabeko gauzen deskubritzeko parada da.