Euskal Herria Burujabe – Denon mundua eskuetan berriz har dezagun: gure lurralde proiektua aurkezten duen liburua!

Euskal Herria Burujabe proiektua 2023an argitaratu da sakelan sartzeko errexa den 180 orrialdeko obra baten bidez. Talde ttipi baten lanaren fruitua, Bizi! kideen eta kanpoko erreferenteen ekarpenekin aberastua, egoeraren azterketa  bai eta orain eta hemen beste eredu bat eraikitzeko bideak aurkezten ditu.

Tokiko mailaren garrantzia eta aterabide kolektiboak eraikitzearen egokitasuna azaltzen dituen sar hitzetik landa, 7 tematika garatzen ditu:

– Lurralde-politikak: zer balio, jendartearen sendotasuna bermatzeko mende honetako gorabehera handien aitzinean, zein tresna eta instituzio biztanleriaren beharretarik ahal bezain hurbil den kudeaketarentzat, biztanleek beren bizi-baldintzen menperatzea laguntzeko.

– Amankomunak, inklusioa eta elkar laguntza: inter-dependentzia gure ikuspegiaren erdigunean ezarri, amankomunen kudeaketa birpentsatu eta birsortu, aberastasunaren partekatze bidezkoagoa bultzatu, pobreziatik ihesi doazenei harrera egin eta beste leku batzuetan hemengo nahi dugun burujabetza  sortzen  parte hartu, mundu baketsu eta bidezko batentzat.

– Etxebizitza: denendako etxebizitza duin eta sanoa bermatu baldintza egonkorretan, bizi soziala sustatzen duten etxebizitzak sortu, gure hiriak eta herriak egokitu, energia gutiago kontsumi dezaten eta beroarekiko erresilienteagoak izan daitezen.

– Laborantza, ura, oihanak: nola eraiki elikadura burujabetza erreala, jasangarria eta erresilientea etorkizuneko muturreko klima-gertakariei buru egiteko, gure bizia sustatzen dituzten ekosistemen sendotasuna indartuz.

– Mugikortasun jasangarriak: autoaren eta errepide garraioaren menpekotasuna nabarmenki murriztu, joan-jinen beharrak eta joan-jin behartuak murriztu, garraio publiko jasangarri eta irisgarria garatu.

– Energia berriztagarriak: klima aldaketa ez gehiago elikatzeko, gure energia beharrak murrizteko eta eguzki, haize, ibai, egur, itsaso eta hondarkin organikoen bidez behar haiei erantzuteko. Energia berriztagarrien ekoizpenaren inguruan eredu ekonomiko hiritarra sortuz berrikuntzak egin metamorfosi ekologiko eta soziala laguntzeko.

– Birtokiratzea: lurralde proiektu bat ekoizpen prozesuaren muinean berriz kokatu,  kolektiboki pentsatua dena eta ingurumenaren eta gizartearen aldetik jasangarria. Zirkuitu laburretan eta ekonomia zinez zirkularrean oinarritu birtokiratze ireki bat eraikitzeko; industria eta ekonomia ehunaren beharrezko birmoldaketak aitzinetik asmatu eta lagundu.

Euskal Herria Burujabe – Gure mundu komuna eskutan har dezagun, 184 orrialde, 17,5 cm, 2023, 6 €/ eusko, ISBN: 978-2-9568435-3-5
Dokumentua frantsesezko eta euskarazko bertsioetan dago.

Non aurkitu liburua?

Hona hemen Euskal Herria Burujabe – Gure mundu komuna eskutan har dezagun liburua proposatzen duten salmenta puntuen zerrenda:

  • EHLGAintza-MonjoloseEuskara/ Français
  • Manu Robles-Arangiz Fundazioa – Cordeliers karrika 20, BaionaEuskara/ Français
  • Chez Simone liburudenda – Alsace Lorraine etorbidea 12, BaionaEuskara/ Français
  • Elkar liburudendak– (Baiona eta Hego Euskal Herria)
  • Konpon Txoko – pontots karrika 10, Baiona – Euskara/ Français
  • Bookstore liburudenda– Clemenceau plaza 27, Miarritze– Français
  • Social Bar – Luis Mariano karrika 44, Miarritze– Français
  • Chez Margot liburudenda– Anne de Neubourg etorbidea 10, Canbo – Euskara/ Français
  • Le vent délire liburudenda – Général de Gaulle karrika 5, Capbreton – Français
  • Getari Enea zinegela – Elizako karrika 77, Getaria– Euskara/ Français
  • Yayoa epizeria, Général de Gaulle etorbidea 251, Getaria– Euskara/ Français
  • La Grande illusion liburudenda – Errepublikaren plaza 10 Hendaia– Euskara/ Français
  • Karrikiri – Xabier karrika, 4. Iruñea – Euskara
  • Menta kafe liburudendaOrtzaize– Euskara/ Français
  • Le 5ème art liburudenda– Sopite karrika 26, Donibane Lohizune – Euskara/ Français
  • Presse du Labourd – Bide alde merkataritza-gunea, Uztaritze– Euskara/ Français
  • Presse Etche handia – Hiribehere karrika 451, Uztaritze – Français / Euskara
  • Jakin liburudenda – Foch etorbidea 8 Baiona – Euskara/ Français
  • Tandem liburudenda – Alsace Lorraine etorbidea, Maule – Euskara/ Français
  • Larrunkoop – Dongaitz anaiak karrika 5, Urruña (Bazkideentzat) Euskara/ Français
  • Maison de la Presse – Charles de Gaulle plaza, 23. Garazi – Euskara/ Français

Eta deskubritzeko diren beste proposamenak

Lurralde-proiektuaren edukiaren hainbat aldaera landu dira, ahal bezain bat jendek gure bizi-baldintzen eskuetan berriz hartzea posible dela, gure lurraldeak eraldatzea, burujabeagoak, jasangarriagoak eta solidarioagoak bilaka daitezen, posible dela, beren gana dezaten.

Gaiak bisualki aurkezten dira marrazki-notak erabiliz.
2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian“, fikzio laburrak, etorkizun eraldatu eta desiragarri batean proiektatzen gaitu.