Oraiko krisia ekologikoak (klimaren aldaketak, energia fosil eta lehengai eskuragarrien eskasteak, biodibertsitatearen gainbehera kezkagarriak, etab.) Lurraren mugekin buruz buru emaiten gaitu.
Ekonomia kapitalista eta gure garapen eredu produktibista baliabide harrapaketaren eta norbanakoen, biztanleriaren, komunitateen, Estatuen eta kolektibitateen arteko lehiaren gainean eraikiak dira.
Logika horrek serioski kaltetu ditu gure planeta eta haren oreka haundiak, eta orain gure jendarteen eta bizidunen munduaren parte garrantzitsu baten geroa bera mehatxatzen ditu.
Erronkak argiak dira, ezagutuak eta zenbatuak. Eta bereziki, dena orain jokatzen da.
Bizi! mugimenduaren ekintza eremu nagusia Ipar Euskal Herria da. Bizi! nazio arte mailako mugimendu altermundialistan osoki kokatzen da.
Gure ekintza kultur aniztasunaren borrokaren baitan naturalki sartzen da. Gure komunikazioa, elebiduna da, euskara/frantsesa.
Gaur egun planeta eta gizadiak aitzinean dituzten erronka handien heineko ekintza eta mobilizazio determinatuak garatu nahi ditugu estrategia klandestino edo ekintza bortitz oro argiki baztertuz.
Bizi! mugimenduak ez du nehundik ere alderdi politiko baten eta oraindik guttiago podere publikoen menpe egon nahi.
– ARGAZKIAK:
Bizi!ren argazkitegira joaiteko, klika: hemen |
Ekintzen bilana
- Bizi!-ren 11. urtearen ekintzen bilana. 2019-2020 edo diaporama
- Bizi!-ren 10. urtearen ekintzen bilana. 2018 – 2019 edo diaporama
- Bizi!-ren 9. urtearen ekintzen bilana. 2017 – 2018 edo diaporama
- Bizi!-ren 8. urtearen ekintzen bilana. 2016 – 2017
- Bizi!-ren 5. urtearen ekintzen bilana. 2013 – 2014
- Bizi!-ren 4. urtearen ekintzen bilana. 2012 – 2013
- Bizi!-ren 3. urtearen ekintzen bilana. 2011 – 2012
- Bizi!-ren 2. urtearen ekintzen bilana. 2010 – 2011
- Bizi!-ren 1. urtearen ekintzen bilana. 2009 – 2010
Bizi!-ren estatutuak
Azkenean, Bizi!ren ibilmoldeaz hobeki jabetzeko eta estatutuak irakurtzeko, behereko irudian klika dezakezu :