2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian

Euskal Herria 2053an. Halabeharrez, semearekin ibiltzen denean, Argia-k hura hogeita hamar urte gibelera itzuliarazi duen xehetasun bat hauteman du. Mutikoak galdezkaturik, bere engaiamendu, borroka, garaipen eta porrotak aipatzen ditu. Bidea eginez, lurralde jasangarri, solidario eta (kasik!) burujabe baten eraikuntza kontatzen du.
Kontakizun honetan, bi pertsonaiek, askotan konplizeak, batzuetan kontrajarriak baina beti biziak eta alaiak, mende honetako erronka klimatiko eta sozialei buru egiten jakin duen Euskal Herria marrazten dute.

Kontakizun hau egitasmo zabalago batean kokatzen da. Bizik eramaiten duen proposamen handi baten fikziozko alderdia da: Euskal Herria Burujabe, Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidario baterako lurralde proiektua.

Proposamen hau, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren karietara ispilu gisa argitaratua, lurralde burujabe bat aurkezten du, menpekotasunak murrizten dituena, bere elikadura, energia, bere ekonomiaren baliabide eta xedeak, bere kultura menperatzen dituena…

Lurralde jasangarria, planetaren mugak errespetatzen dituena. Halaber lurralde solidarioa, justizia soziala eta migratzaileen harrerari dagokienez, baita beste lurralde guziekin bat egiten duena ere.
Beste Euskal Herri bat posible da. Bizik irudikatu du, eta guri bakarrik dagokigu fikzioa errealitate bihurtzea.

2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian, 32 or., 2023, 4 €/eusko, ISBN: 978-29568435-1-1. Dokumentua frantsesezko eta euskarazko bertsioetan da.

Non aurkitu liburua?

Hona hemen 2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian liburua proposatzen duten salmenta puntuen zerrenda:

  • Fondation Manu Robles-Arangiz – 20 rue des Cordeliers, Bayonne – Français / Euskara
  • Librairie Chez Simone – 12, boulevard Alsace Lorraine, Bayonne – Français / Euskara
  • Librairies Elkar – en catalogue dans toutes les librairies Elkar (Bayonne et Pays Basque Sud) – Français / Euskara
  • Konpon Txoko – 10 rue des pontots, Bayonne – Français / Euskara
  • Social Bar – 44 Rue Luis Mariano , Biarritz – Français
  • Librairie La Grande illusion – 10 place de la République, Hendaye – Français / Euskara
  • Presse du Labourd – Centre commercial Bide alde, Ustaritz – Français / Ustaritz
  • Presse Etche handia – 451 Rue de Hiribehère, Ustaritz – Français / Euskara
  • Librairie Chez Margot – 10 allée Anne de Neubourg, Cambo-les-bains – Français / Euskara
  • Librairie café MentaOssès – Français / Euskara

Urrunago joateko

Euskal Herria Burujabe, Denon mundua eskuetan berriz har dezagun, liburu osoa deskubritu. Tematika guzi horietan gure diagnostiko eta proposamenak garatzen ditu.

Marrazki-notak irudi orriak dira hitzak eta elementu grafikoak konbinatzen dituztenak. Orri bakoitzak Euskal Herria Burujabe, Bizik landuriko lurralde proiektuan, garaturiko tematika bat aipatzen du.