Ipar Euskal Herriko biztanleen %56 biltzen duten 28 herri Bizi! elkarteak proposaturiko Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengoaz kudeatuak izanen dira. Elikatu, etxebizitza egokitu, mugitu, energiari menpekotasuna ttipitu, ekonomia birtokiratu eta ekiteko baliabideak hartu: Herriko Etxe hauek ezinbestekoak diren 19 neurritan engaiatu dira, etorkizun bizigarria bermatzeko, aldi berean denen …
Category: Harrera
Mar 19 2026
Artotekafé sustenga dezagun!
2013az geroztik Baionako ZUP handian kokatua, Artotekafé elkarte kafe-jatetxea da. Ber maneran, bizitoki partekatua da bertako bizilagunekin, elkarteekin eta gizarte, hezkuntza eta kultura eragileekin. Ekologioa eta elkartasuna uztartzen dituen alternatiba da. Gaur egun, gune hau arriskuan dago. ARTOTEKAFE desagertu daiteke ondoko asteetan ez badu baliabide berririk atzematen. Jokoan dena: 2026an elkarte kafe-jatetxearen jarduera atxikitzea, bizilagunak …
Mar 18 2026
Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Klimaren eta Euskal Herrikobiztanleen aldeko 2026ko ituna izenpetu zuten 22 zerrenda hautatuak izan dira
22 herriko etxe guttienez Bizi! elkarteak proposatu Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko ituna izenpetu zuten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 22 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira: Aiziritze-Gamue-Zohazti, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Bidarte, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Gabadi, Hazparne, Hiriburu, Itsasu, Izura-Azme, …
Mar 12 2026
Hauteskundeen bezperan, 61 zerrenda Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunarekin engaiatu dira
Herriko bozen lehen itzuliaren bezperan, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako 39 herritan aurkezten diren 61 zerrenda azken finean engaiatu dira Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunaren alde. AHT proiektuari buruzko zerrenden jarrerak ere argitaratu dira. Bizik herritarrei dei egiten die informazio horiek kontuan har ditzaten martxoaren 15ean eta 22an bozkatzeko mementoan. Martxoaren 4an barometroa …
Mar 11 2026
Webguneak, Herriko bozetako kanpainan, Ipar Euskal Herrian
Historia: 2026ko Herriko bozetako kanpainaren testuinguruan, Ipar Euskal Herrian, Bizi! mugimenduko talde digitalak hautagai zerrenden “digitalari” buruzko jarrerak aztertu ditu. Azterketa hau ez da ez osoa ezta zientifikoa ere; militante-laguntzaile lanari esker egina da. Helburua ez da sailkapen bat egitea, baizik eta Digital Arduratsuari loturiko irizpide batzuen arabera jarrerak seinalatzea. Irizpide horiek Institut du Numérique …
Mar 09 2026
Martxoaren 24an, asteartearekin, Baionan: etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!
Martxoaren 19tik 29ra, Korrikak, euskararen aldeko lasterketa solidario handiak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du. 10 egun eta 10 gauez, 2.175 kilometro egingo ditu eta 460 herritan pasatuko da; horietatik 27 Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Lapurdin. Oraindanik atxik zuen egutegian martxoaren 24a, asteartea, 21:15ean, Maubec karrikan (1479. kilometroan, Maubec autobus-geldilekuaren ondoan), Bizi! eta Diakite-rekin korrika egiteko, helduendako euskararen …
Mar 08 2026
#133 Bizirik irrati saioa
Mar 08 2026
Bizikutzu 63 – 2026ko martxoa
Egia bortxarik gabe nagusitu behar da
Léon Tolstoï
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Mar 06 2026
Marienia produktu kimikoekin errea
Bizik bere elkartasuna eta sumindura adierazten ditu onartezinak diren ekintza horien agerpenatik landa. Gure sostengua berriz baieztatzen diegu lehen lerroan mobilizatu diren laborariei eta elkarteei; urteak joan urteak etorri, lurralde hauen bizitasuna eta potentziala erakutsi baitute. Marieniako lurrak elikadurarendako diren laborantza lurrak dira. Hala izaten segitu behar dute. Jendarte zibilak urteak daramatza erakusten etxebizitza, laborantza …
Mar 04 2026
Bizik bere barometro ekologikoa argitaratu du Herriko Bozentzat 10 egun eskas direlarik
Herriko bozen lehen itzulirako 10 egun falta direlarik, Bizi! elkarteak bere barometro ekologikoa argitaratu du. Tresna digital honek hautagai-zerrendak biltzen ditu, Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna sinatu duten ala ez adierazten du, baita azken kargualdian Herriko Etxearen ardura zuten taldeen bilan ekologikoa zehazten ere. 51 zerrenda jada engaiatu dira klima eta interes orokorra …













