Sartzeko hitzorduak!

Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak arintze bat dira. Eskuin muturrari buru egiteko hatsartze bat irabazi dugu. Ekintza kolektiboak bere fruitua eman zuen! Eskerrak gurekin lan egin duten guziei.

Hala ere, Damoklesen ezpatak gure buruen gainean segitzen du eta egiteko obra alimalea da. Untsa merezitua den udako pausatik landa, Bizi! agorrilaren erdialdean lanera itzuliko da, gogoetan eta praktiketan erronka ekologiko eta sozialak aitzinarazteko.

Alternatiba Itzuliaren pasaia

Ekain hasieran Nantesetik ateratua, Alternatiba taldeak frantses Estatua zeharkatzen du  4 hilabetez larrialdi klimatikoaren mezua herriz herri eramateko, herritarretaz ahal bezain hurbil.

Alternatiba Itzuliak Ipar Herrian etapa bat eginen du agorrilaren 17 eta 18an. Ezagutu egitaraua!

Agorrilaren 17an, larunbatarekin

16:30ean: Txirrindiraultza. Ateratzea, Baionako Merkatu estaliko plazatik.

19:00etan: “Zer estrategia eskuin muturrari eta klimaren desafioari buru egiteko?”  Alternatiba Itzuliaren taldearen eskutik + lagunarteko giroko gaualdia Baionako Zizpa Gaztetxean.

 Agorrilaren 18an, igandearekin

11:00etan: “Eskuin muturrari buru egiteko, nola eraiki herri mugimendua?”. Ikuspegi gurutzatuak Alda eta Bizi! Ondotik, bazkari partekatua. Patxa plazan, Baionan.

Arratsaldean: Se loger au Pays – Herrian Bizi plataformaren “Bigarren etxebizitzak: Stop! Aski!” ekintza.

Laguntzaileei dei egiten diegu. Txirrindiraultzarentzat esku ukaldi baten emaiteko prest zira? prestaketentzat? ekitaldien funtzionamendu onarentzat? Bete formulario hau:

2024ko Klima Egonaldia: sartzeko elkarretaratzea

Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera,  hitzordua, Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin.

Erronka? Trebatu, antolatu, sortu harremanak, urte berri batentzat baldintza onenetan berriz abiatzeko!

Lurren artifizializazioa, burujabetza errealak, publizitatea, eskuin muturraren kontrako estrategiak, etxebizitza krisia, ekitaldien antolaketa, praktika militante onak, Herriko Etxeen mailako ekintzak, desobedientzia zibila, alternatiben indartzea: hitzordua, agorrilaren bukaeran, egitarau osoa ezagutzeko.

Irailaren 14an, larunbatarekin, Biziren 15. urteurrena ospatuko dugu: atzera begirako erakusketa, hitzaldia eta kontzertu gaualdia.

  • Foisis (Itoiz-i omenaldia)
  • Elektruka (zuzeneko elektrofolk)
  • Fraggle (DJ set)

Ordu arte, atxik data eta segurta zure tokia oraindanik!

Ez zira sekulan engaiatu, baina segitzen gaituzu duela hainbat urte? Ezin duzu amore eman egun batez eskuin muturra boterera heltzearen aitzinean? Aurten  balios izateko ekiteko molde bat xekatzen duzu? Klima Egonaldia sartze ateetarik hoberena da!

Ordu arte, uda on deneri!

Bizi!