Urriaren 12an, larunbatarekin, Ipar Euskal Herriaren trantsizio ekologikoa zertan den aipatu ginuen. Laburpen ttipi bat egiten dizugu! Euskal Elkargoak ez badu oraino karbono neutraltasuna helburu, oihanek eta pentzeek osoki xurgatzeko gisakoan litaiken berotegi-efektuko gasen isurtze murrizketarekin, isurtze ttipitzeari buruz doan ibilbide jarraikian da. Ber maneran,energia-kontsumoa erdira murriztea du helburu energia berriztagarriak soilik erabiltzeko hemendik 2050. …
Oct 19 2024
Bizik hondartzarako ateraldia antzeztu du nahasmendu klimatikoaren ondoriak agerian emateko
Aturri eta Errobi bi egunez urpean egon ondotik, Biziko ekintzaileek ekintzara deitu dute, egoeraren urgentzia agerian emanez. Hondartzako buiak, urpeko maskak, arnas hodiak eta bainujantziak ikusten ziren Baiona Ttipiko karrika batean, ostiral honetan, urriaren 18an, hondartza bazterrean ginela pentsaraziz. “Gaur oinak uretan, bihar noraino?”, “Metamorfosirako buxeta, berehala!” edo “Larrialdi klimatikoa hemen daukagu” irakur zitekeen ekintzaileen …
Oct 03 2024
Trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian: zertan gira? nora goaz?
Klima Astearen eta Ipar Euskal Herriko Klima Planaren ibilbide-erdiko ebaluazioaren harira, Bizik “Trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian: zertan gira? nora goaz?” mahai-inguruan parte hartzera gomita luzatzen du urriaren 12an, larunbatarekin, 10:00etatik 12:00etara Baionako IUTan (Paul Bert Plazan). Julien Berthier, Euskal Elkargoko Energia Trantsiziorako eta Plangintza Ekologikorako Idazkari Nagusiarekin, Létizia Delorme – Ipar Euskal Herriko eta …
Sep 18 2024
Eraikin xuhurraren bidean engaiatzeko ituna
Biziko etxebizitza taldeak eta Xuhurtasun Zoriontsu eta Sortzailearen aldeko Mugimenduak itun bat argitaratzen dute eraikitzaileei, eta bereziki hautetsiei zuzendua, bizileku proiektu sanoak, kalitatezkoak eta ingurumena errespetatzen dutenak programatzeko eta sortzeko gakoak emanez. Eraikuntza lehentasunezko sektorea da desoreka klimatikoari eta trantsizio energetikoari buru egiteko: Itun hau eraikitzaile guziei zuzendua zaie (proiektuen galdatzaile-manatzaileei, proiektuen arduradun-kudeatzaileei, ofizialeei, enpresei…) …
Sep 13 2024
Bizikutzu 54 – 2024ko iraila
“Existitzea buru egitea da.”
Jacques Ellul
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Sep 08 2024
Biziren 15. urtemuga ospa dezagun!
Irailaren 14an larunbatarekin 17:00-19:00 Mahai-ingurua “Bizi: 15 urtez ekintza inspiratzaileak etorkizunari buruz pentsatzeko” Zer eragin izan du Bizik euskal jendarte zibilean eta frantses Estatuko mugimendu klimatikoan? zenbateraino lagundu du klima-aldaketaren inguruko sentsibilizazioan eta jendarte jasangarriago, justuago eta birtokiratuago baterantz doan bidean? Zein inspirazio aurki dezakegu bertan gaur plantan eman behar diren borroka eta estrategiei buruz …
Sep 05 2024
Klima egonaldiaren egitaraua: Azken izenak!
Klima Egonaldiaren irekitzetik aste batera, hara Klima Egonaldiaren 2024ko edizioaren egitarau osoa! Planetak hilabeteko hamahiru tenperatura errekor segidan gainditu dituen eta eskuin muturrak azken hauteskundeetan Euskal Herrian eta frantses Estatuan molde ikaragarrian amaitzak handitu dituen garai hauetan, ekintzara pasatzeko premia orokorra da. Klima Egonaldian, hogei bat formakuntza eta mahai-inguru proposatzen ditugu, Euskal Herrian mehatxatzen gaituzten …
Aug 22 2024
Klima Egonaldia – Egitaraua deskubritu!
3 aste bakarrik gelditzen dira sartze militantea aitzin! Gaur Klima Egonaldiaren programa aurkezten dugu. Burujabetza konkretuak eraiki eskuin muturra gibelarazteko, Pentsa erradikal, ekin pragmatiko, Euskal Herrian bestela bizi: alternatiben ekosistema, Artifizializazioa: tokiko borrokak, larrialdi globala!, Ekitaldi bat Atik Zra antolatu: Hauek dira irailaren 12tik 15era Mugerre-Elizaberriko Trinketean antolaturiko hogei formakuntza ikastaro eta mahai inguruetako batzuk. …
Aug 21 2024
Biarrizko hondartza handiaren bazterrean banderola erraldoia zabaldu da, bigarren etxebizitza berriei “Stop ! Aski!” errateko
Banderola erraldoi bat Biarrizko hondartza handitik hurbil zabalduz, Se loger au pays – Herrian Bizi plataformak turismo denboraldiaren erdian eta Alternatiba Itzulia dela eta, Euskal Herriko etxebizitzaren krisian bigarren etxebizitzen ugaritzeak duten ondorio larriak agerian utzi ditu.
Aug 18 2024
Alternatiba Itzuliaren Baionako pasaia : udaren erdian, mobilizazio asteburu bihotz-pizgarria
Alternatiba Itzuliak asteburu honetan Baionan eta Biarritzen bere etapa egin du, ehunka herritar, eragile, elkarte eta partalier bilduz, gaurkotasuneko gaiak, hala nola, klima aldaketaren, eskuin muturraren eta bigarren etxebizitzen ugaritzearen kontrako borroka nabarmentzeko, eta horiei guziei buru egiteko aterabideak aurkezteko.