Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren jarraipena: zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela. 

Jarraipen lan horren eta gure batzordearen azkartzeko helburuarekin, ahalik eta begirale gehien behar ditugu, herri guzien jarraipena egiteko, metamorfosi ekologikoaren alde izenpetutako Ituna behar bezala errespetatzen dela bermatuz!

Misio hori onartzen baduzu, Itun honen bidez gauzatu behar diren ekintza eremu saihestezinei buruzko ikerketa lana egin beharko duzu (hots, mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea), eta, horrez gain, klimaren edo metamorfosi ekologikoaren aurka doazen neurriei buruz abisatu beharko gaituzu, publikoki salatu ditzagun!

Egunez egun, segi ezazu mapa honen bidez begiraleak behar ditugun lehentasunezko lurraldeak:

Edo zerrenda honetan:

Zure herria ez da agertzen zerrendan (edo mapan grisez / liranjaz agertzen da)? 

Izan ere:

  • Oraindik ez da Itunaren izenpetzaile (grisez mapan), baina begiralegai batek konbentzitu dezake.
  • Begirale bat bada herri honetan (luranjaz mapan), baina beste edozein laguntza ongi etorria izango da!

Beraz, hala ere gurekin bat egin dezakezu!

Motibatua? 

Gurekin bat egin ezazu, Ipar Euskal Herriko metamorfosiaren alde jarduteko: bizimugi.typeform.com/to/kPpRwQLf 

Informazio gehiagorako, gurekin harremanetan sar hitzahitz@bizimugi.eu helbidera idatziz.

Elkarrekin, sekulako indarra gira!

Sentinelles