Talde tematikoak
Digitala
2009az geroztik, Bizik klima larrialdiaren eta justizia sozialaren alde militatzen du, ekintzak beharrezkoak diren guneetan. Internet eta telefono adimendunak modu masiboan zabaldu direnetik, teknologia digitala gure bizitza pertsonalaz eta profesionalaz nagusitu da. Bere nonahikotasunari lotuak diren ingurumen (batez ere berotze global) eta jendarte mailako ondorioak ezin dira alde batera utzi. Behaketa horretatik sortu da Biziren …
Kontsumo-ZeroZabor Taldea
“Kontsumo – Zerozabor” taldeak 2 lan ardatz ditu : alde batetik, herritarra sentsibilizatzea, bere aztarna ekologikoa ttipi dezan. Horren bidez gaitzetsi nahi dira errex aldatzen ahal diren egunero egiten diren ingurumenarentzat kaltegarriak diren kontsumo moldeak bai eta ere aterabide faltsuak “greenwashing” edo “estalgi berdez” kukutuak direnak. Hori egiten ahal da supermerkatuen edo beste kontsumoen tenploen …
Garraioak
Garraioen arloan alternatiben ikuspegi orokor eraikitzea xedea duen lan fase berri bat abian ezarri du taldeak, urria hastapenean. Bizikleta bideen garapena, autopartekatzearen orokortzea, hurbileko autobus eta trenen ugaritzea, AHT bide berriari kontrakotasuna jadanik dauden bideak antolatzeko, aparkatzearen arazoa, hegazkinari eskaini lekua zalantzan ezartzea… Garraioaren arazoa funtsezkoa da gure bizi moldean eta, Ipar Euskal Herrian, beroketa …
Trantsizioa
Hemen klika Herri eta lurralde mailako trantsizio ekologikoari buruzko artikulu guzien topatzeko! Trantsizioa taldeak Herriko Etxeetako Alternatibak prestatzen ditu, programak osatzeko esku-tresna untzi bat eta Trantsizio energetikoaren Ituna idatziz, Ipar Euskal Herrian, 2014an burutu beharko diren herriko hauteskundeen karietara. 2013 urte osoan zehar, lobbying fase bat eta, ondoren, mobilizatze fase bat antolatuak izanen dira, haustekunde …
Etxeko
Etxeko taldeak, eko-eraikuntzaren arloan erreferentziaz eta ereduz osatuko txosten bat osatzen ari da. Horrek lagunduko ditu herritarrak identifikatzen hainbat egoitza ber antolaketa posibilitate, diru gutti galdegiten dutenak, beren egoitzen (etxe edo apartamenduen) energia kontsumoa bai eta aztarna ekologikoa ttipitzeko. Etxeko Forua
Banketik
Banketik taldea (« Bankua alda dezagun, Bankuz alda gaiten »), internet-aren bidez dabil, bilkura erregularrik gabe. Ekintzak, proiekzioak, hitzaldiak noizean behin antolatuak dira.
Gatzamartxa
Gatzmartxa Taldea (« Gandhi-ren gatzaren aldeko martxaren haritik ») : Bizi !k, bere sortzetik, uzkailketa klimatikoa humanitatearen gain den meatxurik larriena bezala kontsideratzen du. Frantses estatuko eta nazioarte mailako elkarteekin elkarlanean arizanez Bizi !k aldaketa klimatikoaren gaiaren inguruan mundu mailako estrategia baten definizio eta martxan emaitearen inguruan lan egiten du. Ber maneran, Bizi ! ari …
Lana
Auzolan / Lana taldea, erretretako adina gibelatzearen kontrako mugimenduaren garaian arizan da, bestalde igandeko lanaren eta lan denboraren galderaz arduratzen da. Sozial maileko txosten garrantzitsuak segitzen ditu eta Euskal Herriko ekonomiaren birmoldaketa soziala eta ekologiko baten gaitzeko lan bat apailatzen ari da.
Zero Zabor
Zero Zabor taldeak atez ateko hondarkinen biltze sistema bat lantzen du, honek hegoaldean herri batzuren birziklatzearen tasa emendatzea ahalbidetu du, eta hau izigarriko molde batez, % 80ez. Iparraldeko hainbat herrik esperimentatu lezakete alternatiba zehatz hau eta beste batzu ere. Biziren proposamenak zaborrari buruz : (deskargatu azpiko logoan klikatuz)