Ostegun honetan, maiatzaren 23an, Canneseko festibala bete-betean den bitartean, Bizik bi iragarki-afixa ilarak inguratzen duten tapiz gorria hedatu du Canneseko Festibalaren sarrerako eskaileretan ekintzaileak hautetsi eta iragarlea bezala jantzirik igotzen zirelarik. Ipar Euskal Herriko Herriarteko Tokiko Publizitatearen Araudiaren jarraibide orokorrak landuak izaten ari direlarik, elkarteak publizitatetik normalean babestuak diren eremuetan publizitatea ager arazteko parada emanen …
May 16 2024
Bizik Iparraldeko Klima Egonaldiaren 4. edizioa antolatzen du eta bere 15. urtemuga ospatzen!
Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Bizik Iparraldeko laugarren Klima Egonaldia eta bere 15. urtemugaren ospakizunak antolatzen ditu, Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak. Klima aldaketaren ondorioak egunero gero …
May 16 2024
San-Ispiritu zubia : Bizik idatzi duen iritzi artikulu bat izenpetu dute hogei bat elkarte eta merkatari-ek
Mediabask-en ateratua 2024ko maiatzaren 16a ostegunez SAN IZPIRITU ZUBIA: ERABILTZAILE GUZIENDAKO ERRAZKI ERABILI DAITEKEEN ANTOLAKETA SEGUR ETA ABEGITSUARENTZAT BEREHALAKO NEURRIAK! 2018ko uztailaren 1ean, 10 hilabeteko lan handien ondotik, San-Izpiritu zubia berriz ireki zen. Ia 6 urte daramatzaten esperimentazioek ez dute inor konbentzitu: ez oinezkoak, ez txirrindulariak, ez garraio publikoaren erabiltzaileak, ez komertsantak. Aitzinetik ikus zaitekeen …
May 13 2024
#117 Bizirik irrati saioa
May 09 2024
Bizi ingurumena egiazki babesten duen publizitate araudiaren aldeko gutun irekia!
Lehendakari jauna,
Euskal Herriko RLPi Gidaritza batzordeko hautetsiak,
Joan den martxoko bilkura publikoetan, Euskal Herriko herrien arteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudiari eman nahi dizkiozuen orientabide orokorren lehen bertsioa ikusi genuen, eta lurraldeko biztanleen bizi ingurumenaren babesteko kanpoko espazioan publizitatearen inbasioaren kontrako zure anbizioa. Baionako bilkura publikoan elkarte eta herritarrak biziki mobilizatuak izan badira eta linean egin diren ekarpenak, kasik guziendako gure bazterrak zaintzeko eta larrialdi ekologikoarekilako koherentziazko eskaera azkarra egiteko direlarik, deitoratzen dugu egin diren eskaera argudiatuetarik bat ere ez dela kontuan hartua izan. Bilkuren ondotik zuen webgunean argitaratzen den dokumentuak ez du, izan ere, funtsezko aldaketarik bere norabideetan eta jakin dugu oraingoz ez duzuela berriz elkartzea baliagarri ikusi, ondoko elkargoko kontseilua baino lehen hitzartzearen ekarpenen finkatzea eztabaidatzeko.
May 05 2024
Bizikutzu 52 – 2024ko maitza
«Demokrazia ez da gehiengoaren legea, gutiengoaren babestea baizik.»Albert Camus Editoriala Zuzenbide estatua demokraziarentzat beharrezko baldintzetako bat da. Nehork ez du dudarik horri buruz. Baina printzipio horrek prozeduren murruarekin talka egiten duenean, zinezko kontraerrana bada. Etxebizitza eskubidearen kasua hor dugu, arras oinarrizkoa, eta Ipar Euskal Herrian urte andana honetan arazo larria bilakatu dena. Bizik arlo honetan …
May 01 2024
Maiatzaren 1a Baionan, “aberatsak zergapetu” jende-lerro alai eta aldarrikatzailea
Alda eta Bizi elkarrekin atera dira euripean Baionako karriketara maiatzaren 1eko manifestazio tradizionalaren karietara. Haien animazio eta antzerki ironikoekin, bi elkarteek eskaera seriosa egin dute: hots, “aberatsak zergapetzeko”, horri esker justizia soziala eta eraldaketa ekologikoa diruztatu ahal izateko.
Apr 25 2024
Bruno Le Maire-en bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdatzen dute Bizi eta Aldak
Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek “ongizate Estatua” desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte. Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan. lelo horren gibeletik saldoan manifestatzeko deia ere.
Apr 22 2024
Mugerreko hezegunea: 300 lanpostu arriskuan Euskal Hirigune Elkargoaren tematzeagatik?
Bizik 300 zapata pare utzi ditu Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean, Enovis enpresarentzat konponbide bideragarri ezaz ohartarazteko. EHEk Mugerreko hezegunean proposaturiko kokapenaren ilegaltasun nabariak enpresaren 300 lanpostuak mehatxatzen ditu. Elkarteak galdegiten du ordezko aterabide bat aurki dezaten ahal bezain laster, aldi berean hezegunearen babestea eta tokiko enpleguen atxikitzea segurtatuko duena.
Apr 12 2024
Biziren Biltzar Nagusiari buruzko xehetasun guziak ! Hitzordua, maiatzaren 4an!
2024ko Biziren Biltzar Nagusia maiatzaren 4an iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45era, Baionako Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiako 7.). 13:30etatik goiti etortzera gomitatzen zaituztegu bozkatzeko txartelak eta Biltzar Nagusia untsa iragaiteko baliagarriak diren dokumentuak eskuratzeko. Biltzar Nagusi honek Biziren 2024-2028 bide orria eraikitzeko eztabaida estrategikoaren prozesuari hasiera emanen dio! Iragan den urte aberats honen bilana ere eginen …