2022an egin lehen formakuntza-zikloa eta gero, Bizi -Bihar eko-formakuntza institutuarekin elkarlanean- formakuntza-ziklo berri bat plantan ematen ari da, erronka ekologikoeei buru egiteko, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioei jarduteko gakoak emateko. “Saihestezina kudeatzeko eta kudeatu ezina saihesteko” parada izateko, Bizi eta Bihar elkateak Iparraldeko Herriko Etxeei dei egiten diete antola daitezen, Iparraldeko hautetsi eta eragileak …
Apr 10 2024
Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen du !
Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate! Etxebizitzaren krisia sekula baino bortizkiago ari delarik, pertsona aberatsenen % 10ek ondasun …
Apr 10 2024
Aberatsak zergapetu ditzagun! Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen dute
Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate! Etxebizitzaren krisia sekula baino bortizkiago ari delarik, pertsona aberatsenen % 10ek ondasun higiezin guzien % 44a berenganatua dute eta menaiuen % 3,5ek sektore …
Apr 08 2024
Mugerreko hezegunea: mugimendu abertzalearen bide-orriaren norabideak gorpuzten dituen borroka
Bizi pozten da mugimendu abertzaleak martxoaren 31ko Aberri Egunean igorri duen seinaleaz. Izan ere, Bagira prozesutik sortu den mugimendu abertzalearen datozen 10 urteetarako bide-orriak dio funtsezkoa izanen dela “artifizializazioa gelditzea, karbonoa atxikitzeko lekuak (oihanak eta hezeguneak) zainduz, garatuz eta indartuz, karbono neutraltasuna lortzeko ezinbestekoak baitira”. Mugerreko hezegunea ederki sartzen da marko horretan. Espero dugu Europako …
Apr 08 2024
#116 Bizirik irrati saioa
Mar 30 2024
Martxoaren 30a: Mugerreko Hezegunean egun bateratzaile eta atsegina
Larunbat honetan, 2024ko martxoaren 30ean, 150 lagun elkartu dira Mugerreko hezegunean Bizi! elkarteak deiturik. Lagunarteko giroa izan duen egun honek elkarteak batu ditu eta hainbat jardueratan parte hartu duen publiko kuriosa eta kartsua erakarri du. Roland Hirigoyen auzapezari hilabete bat xuxen gelditzen zaio Mugerreko Hezegunearen gupidesteko, antolaketa-baimena kenduz eta Enovis enpresari beste kokapen bat proposatuz.
Mar 27 2024
2024ko Klima Egonaldia: antolaketa apirilaren 4an hasiko da!
Klima Egonaldia berriz badator Ipar Euskal Herrira! 2024ko irailaren 12tik 15era, ehunka lagunek hitzordu horretaz gozatzen ahalko dute, ikasteko, elkarrekin denbora pasatzeko, topaketak egiteko eta trebatzeko. Etor gurekin Klima Egonaldiaren antolakuntza lantaldera eta lagundu gaitzazu amets hau errealitate bilakarazten!
Mar 22 2024
Bizi-ren ekintza Mugerreko herriko etxean: Enovis Mugerreko hezegunean, jarrera defendaezina
Bizik ostiral honetan, martxoaren 22an, banderola handi bat zabaldu du Mugerreko Herriko Etxearen isiltasuna salatzeko, hainbat elkartek Mugerreko hezegunean Enovis enpresari hitzeman kokalekua SAGE Adour Aval-ean lehentasunezko hezegune gisa sailkatua dela jakitera eman eta hiru aste berantago. Bizik dei egiten die hautetsiei beren ardurak har ditzaten eta Enovis-i lurraldean alternatiba bat laster proposa dezaten, lanpostuak eta hezeguneak zaintzeko. Elkarteak Mugerreko hezegunera saldoan etortzeko gomita luzatzen die bizilagunei, martxoaren 30ean, larunbatarekin, 14:00etan, “mehatxaturiko hezeguneen defentsa egunarentzat”.
Mar 20 2024
Martxoaren 30ean, larunbata – Mugerreko hezegunean – Hezegune mehatxatuen aldeko eguna
Bizi elkarteak suntsipen mehatxupean diren hezegune hauen defentsa jardunaldia antolatzen du larunbatean, martxoaren 30ean, Mugerreko hezegunean. Lagunarte giroko momentoa izanen da, klima nahasmendutik biodibertsitatearen kolapsora arte, egunetik egunera okertzen ari diren krisi ekologikoei aterabidearen zati bat ematen duten hezegune hauek ezagutzeko eta sustengatzeko. Egitarauan 12:30etatik goiti: piknika. Ekarri zure bazkaria! Hitzordua dugu denek 14:00etan: Karrakarretik …
Mar 15 2024
E-CHO proiektua: 130 pertsona baino gehiago Ipar Euskal Herriko lehen bilkura publikoan
Astearte honetan, martxoaren 13an, Baionako elkarteen etxean,130 pertsona baino gehiago hor ziren E-CHO proiektua ulertzeko eta hau egiazki egiten balitz ukanen lituzkeen eraginez ohartzeko. 2023ko azarotik aitzina, Bizik proiektu arriskutsu horren kontrako jarrera hartu zuen. Eztabaida publikoaren antolatzaileek ez zuten egoki ikusi Euskal Herrian bilkura publikorik proposatzea, alta proiektu horrek Euskal Herria hunkitzen duelarik. Horregatik …