Marrazki-notak – Euskal Herria Burujabeko tematikak marrazkitan deskubritu

Marrazki-notak, zer dira?!

Lurralde-proiektuaren edukiaren hainbat aldaera landu dira, ahal bezain bat jendek gure bizi-baldintzen eskuetan berriz hartzea posible dela, gure lurraldeak eraldatzea, burujabeagoak, jasangarriagoak eta solidarioagoak bilaka daitezen, posible dela, beren gana dezaten.

Marrazki-notak irudi orriak dira hitzak eta elementu grafikoak konbinatzen dituztenak. Orri bakoitzak Euskal Herria Burujabe, Bizik landuriko lurralde proiektuan, garaturiko tematika bat aipatzen du.

Hausnarketa honen funtsezko ideiak nabarmentzea da helburua, erakargarria eta eskuragarria izan nahi duen formatuan, hausnarketa pobretu gabe. Oro har liburua irakurtzeko sarrera bat da eta ikuspegi orokorra ematen du, nahiz eta lantzen diren gai guztiak ez diren agerian emanak.

Irudi bakoitza molde autonomoan pentsatua da eta bere ber irakur daiteke. Orriak ez dira zenbatuak zeren irakurketa ordenak ez du garrantziareik.

Zortzi marrazki-notak

Non atzeman marrazki-notak ?

Marrazki-notak salgai dira Manu Robles-Arangiz fundazioan, Baionako Cordelier-en karrikako 20. zenbakian. A4 formatuan paper lodian inprimatua. Salmenta prezioa: 3 €/eusko lote bakoitzeko, edo 0,5 €/eusko unitateko.

Marrazki-notak ere deskargatzen ahal dituzue bertsio digitalan ikusteko edo zuen aldetik inprimatzeko.

Urrunago joateko

Euskal Herria Burujabe, Denon mundua eskuetan berriz har dezagun, liburu osoa deskubritu. Tematika guzi horietan gure diagnostiko eta proposamenak garatzen ditu.

2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian fikzio laburrak proiektatzen gaitu gero eraldatu eta desiragarrian.