- Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu.
- Nola entzun Bizirik : Euskal Irratietan, hileroko 2. astelehenean, arratseko 7:00etatik goiti edo nahi duzularik Bizi!-ren webgunean.
- Hilabetero gai nagusi bat (10 min) aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak segi itzazu eta dena musikan ! Parte har !
- Ideia guziak ongi etorri dira, berriak, hitzorduak edo gaiak proposa iezazkiguzu.Talde hori euskaraz ibiltzen da, euskaldun zahar edo berri bazira, emankizuna prestatu, irratian erran edo teknika egin nahi baduzu (edo ikasi), gurekin elkartu !
[:]