Zine topaketa gaualdia: Irrintzina filma Baionan!

2024ko ekainaren 13an, ostegunarekin, 20:30etan, etorri Baionako Manu Robles-Arangiz Fundaziora, Cordeliers-en karrikako 20.

Bizik Irrintzina, klima belaunaldiaren oihua, filma ikustera etortzeko gomita luzatzen dizu, 2024ko Alternatiba Itzuliaren Baionarako pasaia prestatzeko. Filmak lehen Alternatiba Itzuliaren abentura eta klimarentzat erabakigarria izan zen 2015eko urtea sakontzen ditu.

Herritarren mobilizazio mugimendu garrantzitsu hau hobeki ulertzeko aukera izanen da, baina baita er norberak bere burua motibatzeko eta momentu enblematiko hauek (ber)bizitzeko parada.

Emanalditik landa aperitifa/eztabaida eginen da agorrilan Alternatiba Itzuliaren etaparen antolakuntzaz elkarrekin eztabaidatzeko.

Edateko edo jateko zerbait ekartzen ahal duzu eztabaidak trago baten inguruan luzatzeko.

Saldoan eta motibatiak itxoiten zaituztegu!