Category: Argazkiak

Klima: hitzetatik ekintzara!

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko …

Continue reading

«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Maiatzaren Lehenaren karietara, manifestaldi bateratuak bildu ditu 6 500 sindikalista, klimaren aldeko militante, abertzale edo klimaren aldeko gazte, feminista, etorkinekin solidarioak diren pertsona eta Txaleko Hori Baionako karriketan. 2019Ko jende lerroa koloretsua eta bereziki animatua eta besta girokoa izan da. Manifestaldiaren hasieratik soka tira berezi batek doinua emaiten zuen: Txaleko hori, sindikalisten kasula gorri edo …

Continue reading

Bizi!ri buruzko argazkien bila!

Bizi!k bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainean eta karia horretara nahi dugu 200 orriko liburu bat argitaratu %80an azken hamar urteetan antolatu ditugun ekintzen, manifestaldien, gertakarien eta hitzaldien argazkiekin osatua izanen dena. Noski baditugu gure argazkiak (50 000tik goiti) baina nahi genituzke Bizi!ren aktibitateen lekuko izan diren hainbat argazkilari profesional edo amaturrenak ere gehitu. …

Continue reading

JURASSIC PLASTIK: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

[🔴 EKINTZA] Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken …

Continue reading

Uztailaren 14an: 200 pertsona ibiltzen dira Hendaiako etorkinen erretentzio zentrora

Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa …

Continue reading

1000 pertsonatik goitik manifestatzen dute etorkinekin eta errefuxiatuekin elkartasunez

Maiatzaren Lehena Baionan «Haiek, gu dira! EtorkiZUna» banderolaren atzean, 1000 pertsonatik goitik manifestatu dute Baionako karriketan Bizi!ren deiari erantzunez eta ohiturazko Maiatzaren Leheneko manifestaldiaren baitan migranteekin elkartasunezko desfile handi bat eginez. Europako atean hil diren 33 000 etorkin pasa dituen zerrenda bat lotua izan da Suprefeturako burdin hesietan Geriza-Immigrazioa legearen bidez indartu nahi den fermutasuna …

Continue reading

Kataluniarekiko elkartasun ekintzan: Bizi!k Baionako Espainiar Kontsuletxea eskalatu du

Ostirala honetan, urriaren 27an goizeko 8:45etan, Bizi bortxa gabeko euskal elkarte altermundialisteko 14 militantek elkartasun ekintza bat burutu dute Espainiar gobernuak Katalunian eremaiten duen politika salatzeko. skailera handi bat lagun Baionako Espainiar Kontsuletxea eskalatu dute eta bertan piztu dituzte ke sortzaileak. Han berean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en argazkiekin eta ere urriaren 1eko erreferendumean poliziaren …

Continue reading

2500 pertsonatik goiti Baionan urre meategien kontra

2500 pasa jende bildu dituen manifestaldi animatu batek Baionako karrikak zeharkatu ditu larunbata honetan, irailaren 16an. Manifara deitu zuten hainbat erakundek (Stop-Mines EH, CADE, Inter-Amap, Bizi, ELB, Biharko Lurraren Elkartea, Idoki, Lurzaindia) zeramataen banderolaren atzean agertzen ziren Urre Meategien kontra argi eta garbi beren iritzia adierazi dituzten hainbat hautetsi (auzapez bai eta Euskal Hirigune Elkargoko …

Continue reading

Gaur, egun ona da, elkarrekin klimaren alde ekiteko!

BABko garraio publikoen erabiltzaileak, bai eta ere frantses Estatu mailako hamabost bat hiritakoak, deituak izan dira goiz honetan 20 000 baratze ipotx irribarretsutaz Alternatiben Desafio Handian parte hartzerat. Ekintza horren bidez, Bizi!k gomitatzen du nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben norberak bereganatzeko parada berri bat bezala sartze honen baliatzerat. Goiz honetan, sartzea kari, A1, A2, C, 7, 8, …

Continue reading

Maiatzaren Lehena Baionan : Desfile koloretsua, faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra

Kasik 600 pertsonek osatu duten jende lerro koloretsu batean, euripean, desfilatu dute «faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra» Bizi! mugimendu altermundialistak deiturik, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko usaiako desfilearen karietara. Kolore biziekin jantziak ziren manifestariek tindaturiko maskarak edo kolorezko oihal zati luze batzu zeramatzaten. Jende lerro bereziki dinamikoak arrazismoaren, faxismoaren eta kapitalismoaren kontrako kolore guzien batasuna irudikatzen …

Continue reading