Zer egiten dute hautetsiek lurraldea iragarkietatik babesteko?

Hautetsiei Euskal Herriko Publizitate Araudiak hartzen zituen orientabideen berri emateko eta abisatzeko hainbat gutun eta mezu elektroniko igorri ondotik, Euskal Herri Aturri Publizitatea Geldi kolektiboak, Bizi! harekin parte dena, mezu elektroniko baten bidez gomitatzen ditu Elkargoko Kontseiluko eztabaidan serioski parte hartzera, ekainaren 15ean, larunbatez. Kolektiboak eskatzen die gidaritza batzordeko hautetsiei egiazki babesgarriak diren orientabide orokorrak galdegiteko eta lehendakariari Elkargoak bere ardurak har ditzan bozkatuak izanen diren arauak errespetarazteko.

Elkargoko jaun-andere hautetsiak, 

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Ipar Euskal Herriko herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudiaren (RLPi) orientabide orokorrak eztabaidatuko dituzue (OJ55). Horiek finkatuko dute zuen anbizioaren maila lurraldeko biztanleriaren bizi ingurumenaren zaintzeko kanpoko eremuetako publizitatearen inbasioaren kontra, aplikatuko diren arau eta eremuak zehaztu aitzin.

Alta, Baionako bilkura publikoan elkarte eta herritarrak biziki mobilizatuak izan badira eta linean egin diren ekarpenak, kasik denak gure bazterrak zaintzeko eta larrialdi ekologikoarekilako koherentziazko eskaera azkarra egiteko direlarik, deitoratzen dugu egin diren eskaera argudiatuetarik bat ere ez dela kontuan hartua izan gidaritza batzordeko kideetarik.

Araudi nazionala baino babesgarriagoa den RLPi baten alde

Preskripzio-deliberazioak gogorarazten du: “Tokiko publizitatearen araudi batek (RLP-ak) […] eremu bat edo gehiago definitzea du helburu, non araudi nazionalaren baldintzak baino arau murriztaileagoak aplikatzen diren”. Alta, preskripziotik landa, eta biltzar publikoan berretsia izan den bezala, jarraibide orokorren zirriborroak aurreikusten du: “Ondare gune berezietan edo Eskualdeko Parke Naturalean sarturiko herrietan publizitatea molde oso arautuan baimentzea”. Hala ere, sektore horiek lehenespenez publizitatetik babestuak dira Estatu mailako Araudi edo RNParen arabera eta RLP batek bakarrik uzten du horren kontra joaten.

Egungo egoeran, 4. orientazioak, bere tituluan «ondarearen eta paisaiaren ikuspuntutik espazio sentsibleen babestea» aldarrikatzen badu ere, iragarkirik izanen ez zen lekuetan hiri-altzarietan iragarkiak baimentzea aurreikusten du RLPi delakoak emandako salbuespenik gabe ez zelarik posible izanen. RNP baino babesleagoa den eta iduriz deuse publizitate gehiago sartzeko balio ez duen RLPi handinahi baten defendatzeko gure deia berresten dugu. Estatuko araudiak normalean aurreikusiriko babesa atxikitzea eskatzen dizuegu, hau da, monumentu historikoen inguruan, ondare berezien perimetroan, inskribaturiko guneetan, izaera historiko, estetiko edo pintoreskoa duten eraikinen inguruan, Natura 2000 guneetan eta, ber maneran, Euskal Mendia, Euskal Mendialdeko Eskualdeko Natur Parkeak barne hartzen dituen perimetroetan.

Ikusmen kutsaduraren eta energia xahuketaren kontra borrokatu publizitate argitsua debekatuz.

Inoiz ez dugu lortuko gure energia-kontsumoa erdira murrizten Klima Planean aurreikusia den maneran, publizitate argitsuaren alferrikako edo are kaltegarria den kontsumoa geldiaraztea ez badugu lortzen. RLP batean, “erregulatzeko aukera zenbait gailu mota debekatzea arte heltzen ahal da” Parisko CAAren jurisprudentzian zehazten den bezala, publizitate digitalen debekuan Pariseko Herriko Etxearekin bat egiten duena (xehetasun gehiago). Era berean, dei egiten dizugu biztanleriaren itxaropen gehienei heinean erantzutea, 1. orientazioan publizitate argitsuaren eta bereziki publizitate digitalaren debekua indartuz.

Anbizioak argitzeko formula lausoak eta inkantagarriak kendu

Hitzez haratago zinezko boluntarismoari substantzia emateko, jarraibideek beren anbizio maila zehaztu behar dute, momentuz maizegi herritarrak ilunpean uzten dituzte eta hautetsien borondate mailaren inguruan zalantzak badira. Horretarako, inpaktu energetikoari dagokionez, 1. orientazioak seinaleen gaueko itzaltzea ezarri behar du, dagokion jarduerak hetsia den denboran. Gainera, aitzindegietako publizitate digitalean irudi finkoak soilik onartu behar ditu eta haien tamaina 1 m2-ra mugatu beharko luke gehienez.

Ikus-inpaktuari dagokionez, 2. orientazioak panelen formatuaren muga 2 m2-ra zehaztu beharko du, ibiltarien harrera eta ez hartzeko askatasuna bermatzeko, publizitatearen bidez adierazpen askatasuna bermatuz ere. Nahiz eta anbizioa askoz ttipiagoa izan, Euskal Kosta Aturri-ko RLPi-ren orientazio orokorrek zehaztu zuten panelak 8 m2-ra mugatu nahi zirela, egungo orientazioak ere ez direlarik hortara heltzen.

Azkenik, bidegurutzeetatik eta biribilguneetatik 75 m-ko erradioan den publizitatearen kontra babestea arras falta da oraino. Ez lukea balio bide-ardatzei buruzko 6. orientazioan aipatzea ibilaldietan biztanleen segurtasuna integratzea?

Bere ardurak hartzen dituen Euskal Elkargoaren alde

Azkenik, jakin dugu Euskal Elkargoko presidentea normalean hirigunearen esku izan behar den afixaketei buruzko polizien eskumenak automatikoki transferitzeari uko egitea aztertzen ari zela. Hala balitz, horrek erran nahi luke auzapez bakoitza arduratuko litzatekeela polizia-ahalmen hori bermatzeaz. Alta, eskualdeko Herriko Etxe gehienek ez dute horretarako baliabiderik.

Gaur egun taulen % 40k gutienez ez ditu Estatu mailako araudiak betetzen eta kopuru hori mekanikoki handiagoa izanen da tokiko araudiaren plantan ematetik landa. Galdea egin ez duten Herriko Etxeak beren horretan uztea, Hiriguneak bozkatu dituen arauak bete arazteko, instituzioa sortu zenetik plantan den lankidetza eta elkarlan izpirituaren kontrakoa iruditzen zaigu.

Publizitatearen mugatzearen xedea zinezpartekatzen baduzu, ondoko Euskal Elkargoko biltzarrean hitza hartzera gomitatzen zaitugu, gure bizi-ingurunearen defentsari dagokionez zure herrikideen eskakizunei oihartzuna emateko eta zinez babesgarriak diren jarraibide orokorrak proposatzeko.

Gainera,  bozkaturiko arauak zinez gauzatuak izan daitezen, sei egiten dizuegu Euskal Elkargoko presidenteari eskuduntza hori elkargoari pasatzera nahi duzuela jakinaraztea horren kontra agertu ez diren Herriko Etxe guztientzat.

Gure bizi-ingurunearen eta lurraldearen defentsarekin duzuen  engaiamenduan konfiantza osoz, onar ezazkizue gure agurrik ekologikoenak. 


Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektibo