Donibane Lohizune, Urrezko Ostruka sariaren ematea: Bizik Jean-François Irigoyen jaunaren mugikortasunari buruzko ikuspegiaren Pompidou-ren garaiko modernitatea, argi uzten du.

Larunbat honetan, otsailaren 12an, 11:00etan, Jean-François Irigoyen, Mugikortasun Sindikatuko presidentea, Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileen lehendakariordea eta Donibane Lohizuneko auzapeza, Urrezko Ostruka Métam’Or Trofeoaz saritua izan da, Bizik ospe handitan antolatu duen joan den mendeko giroko ekitaldian, 110 pertsonen parte hartzearekin. Elkarteak herriko auzapeza goretsi nahi izan du oro autoz moldearen ordezkatzeko “mugikortasun alternatiboaren garapenari egindako …

Continue reading

Modernitatea ospatzen Gure geroa zilatu dezagun autoentzat!

Herritar maiteak, Jean-François Irigoyen jaunaren pertsonan batuak diren Mugikortasunen Sindikatuko Lehendakariak, Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileen Lehendakari Ordeak eta Donibane Lohizuneko auzapezak, beren Urrezko Ostruka Métam’Or Trofeoaren eskuratzeko ospakizun zeremoniara gomitatzen zaituztete atsegin handiz: Otsailaren 12an, larunbatez, 11:00etan Donibane Lohizuneko Luis XIV. Plazara Sari hau Bizi! elkarteak eman zion, 2021ean Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoeraren emaitzen argitaratzean garraiobide alternatiboen …

Continue reading

Begirale ekologikoen sarea

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Erronken heineko zaintza bat segurtatzeko, Biziren Hitza Hitz batzordeak herritar mobilizazioarekin kontatzen du eta herritar bolondresak koordinatzen ditu beren herrian eta lurraldean parte har dezaten begirale ekologiko gisa. Ekologia …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: ostruka bezala, Donibane Lohizuneko gehiengoa, burua hondarrean sartua

Bizi elkarteko 25 militantek burua hondarrean sartu dute Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gehiengo taldeko 25 hautetsiek, duela gutti 1.400 zientzialari baino gehiagok berriz ere gogora ekarri duten larrialdi ekologikoaren aitzinean gaur egun duten jarrera imitatzeko.   Egungo politika publikoen eta Herriko Etxeak baieztatzen duen metamorfosi ekologikoaren aldeko asmoen arteko diferentzia irudikatzeko, Bizik Urrezko Ostruka saria …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Bizik Urrezko Karpa ematen du Biarritzeko Herriko Etxean

Astelehen honetan, urtarrilaren 31n Biarritzen, Bizi! Elkarteko kideak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko emaitzen argitalpenaren karietara emandako Urrezko Karpa saria Herriko Etxean ematera etorri dira. Azaroaren 6an, larunbatez, COP 26aren ber momentoan eta Herriko Etxeek eta Elkargoak beren agintaldiko lehen urtea bukatu eta, Bizik, herritar jarraipenaren emaitza den Ipar Euskal Herriko metamorfosi …

Continue reading

Trantsiziotik metamorfosi ekologikora

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Aitzineko agintaldiaren bilana egitean, BIZIko Hitza Hitz batzordea ohartu da segitu dituen 30 herriek (biztanleriaren %75) klimaren aldeko tresna-kutxatik hartutako ekintza oso gutti burutu edota hasi zituztela: trantsizio ekologikoa …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Biarritze bere isiltasunetik ateratzen da

Urte eta erdiko isiltasunaren ondotik, Biziko Hitza Hitz batzordeak saiakera anitz egiten zituelarik harremanetan sartzeko, Biarritzeko herriko etxea bere mututasunetik atera da. Azken herriko hauteskundeetan, metamorfosi ekologikoaren aldeko hartutako engaiamenduen herritar jarraipenaren karietara, 2021urtea bukatu baino egun batzuk lehenago erantzun du, hau da, osatzekoak ziren jarraipen orriak errezebitu  eta 5 hilabetera, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi …

Continue reading

Agur Bernard

Agur Bernard, zure apartamentuan egiten genituen Bizi! Larrun gure tokiko taldearen bilkurak beti adeitasunez eta berotasunez hartzen zenituen. Zure lumak askotan lagundu gaitu gure hitzak hobetzen esperantza mezua hobeki zabaltzeko, justizia soziala gehiago lortzeko, klima zainduz. Gaur, Bizi! triste da, jaun handi bat joan da, umorez eta adimenez betea, gure mugimenduan bere hasieratik parte hartzen …

Continue reading

Otsailaren, 26an larunbatez: Euskal Herria hobeki ezagutu: 3 formakuntza haren historiari buruz

Euskal Herria hobeki ezagutu, prehistoriatik gaur egun arte, bertan jendarte jasangarri eta solidario baten eraikitzeko.  Larunbatean, otsailaren 26an, proposatzen dizuegu Euskal Herriaren Historiari buruzko formakuntza ziklo bat. Hauek Baionako Kordelierren karrikako 20. iraganen dira.   Formakuntzak urririk dira, baina aitzinetik izena ematea baitezpadakoa da (baieztapenak libre izanen diren tokien araberan emanak izanen dira). Izen ematea formakuntza …

Continue reading

“Euskaraz Bizin” gaualdia, euskaraz Bizi! indartzeko!

Ostiralean, otsailaren 25ean, 19:00etan, PatxokinTonneliers-en karrikako 23 bis zenbakian, Baionan “Euskaraz Bizin gaualdia” Ongi etorri “Euskaraz Bizin” gida liburua ezagutzera…. Euskaraz, jostatzera eta kantatzera!21:00etan, Zintzur bustitzea, ekarri zertxobait jateko! Zure parte hartzea baieztatu 30 segunduz izena emanez hemen: https://forms.gle/ALYaZyZ5noYP1gPS6 Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen dut Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, …

Continue reading