Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.
Erronken heineko zaintza bat segurtatzeko, Biziren Hitza Hitz batzordeak herritar mobilizazioarekin kontatzen du eta herritar bolondresak koordinatzen ditu beren herrian eta lurraldean parte har dezaten begirale ekologiko gisa. Ekologia zientifikoaren arloan, duten sentikortasunari esker, ekosistemaren aldaketen adierazle goiztiarrak diren espezieak dira begirale ekologikoak. Sagarroia bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren herriko ekosisteman parte har dezakete: herri boluntaristen ereduzko ekintzak argitan ezarriz, edo beren bizilekua arriskuan jartzen duten proiektu klimatizidak salatuz.
Mobilizatzen dira ekintzak eta hitzak bat etor daitezen. Gaur egun inplikatuak diren 30 begiraleen artean, batzuk jadanik Herrko Etxeko hautetsiekin bilkurak ukan dituzte. «Hitza Hitz? L’écho de la Métamorphose» kazetaren 2 ale argitaratu dituzte, paperezko bertsioan eta digitalean, hautetsi eta herritarrei metamorfosi honen egoeraren berri emateko eta gaiaz sentsibilizatzeko. Desobedientzia zibileko ekintza bat ere burutu dute Maulen, auzapezak -bere engaiamenduak urratuz- kendutako bizikleta bide bat, berriz ezarriz. Horrela, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde mobilizatzeko duten determinazioa erakutsi dute begirale ekologikoek. Hitza Hitz batzordeak hautetsi boluntarioei Itunaren neurriak modu eraginkorrean gauzatzeko prestakuntza programa bat ere eskaini die. Proiektu hau 2020an harturiko osasun neurrien ondorioz atzeratu behar izan da eta une honetan programa berri bat prestatua izaiten ari da.
Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.