Urte eta erdiko isiltasunaren ondotik, Biziko Hitza Hitz batzordeak saiakera anitz egiten zituelarik harremanetan sartzeko, Biarritzeko herriko etxea bere mututasunetik atera da. Azken herriko hauteskundeetan, metamorfosi ekologikoaren aldeko hartutako engaiamenduen herritar jarraipenaren karietara, 2021urtea bukatu baino egun batzuk lehenago erantzun du, hau da, osatzekoak ziren jarraipen orriak errezebitu eta 5 hilabetera, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Itunarekin lotuak diren ekintzen berriak bere herritarrei emaiteko.
Ez baitzion begirale ekologikoen herritar eskaerari erantzun, hiriak Urrezko Karpa saria ukan zuen, hau bere ekintzei buruz isilik gelditu den herriko etxeari emaiten zaio. “Halako beranta batek -3 hilabete baino gehiago- bizi dugun larrialdi ekologikoari buruzko herriko etxeko taldearen egiazko kontzientzia hartzeaz zalantzak sorrarazten dizkigu; baina txalotzen dugu Biarritzeko herriko etxearen itzulera osoa, dio Margot Pfeffer, Biarritzeko begirale ekologikoak. Ipar Euskal Herria oraino neurri handi batean metamorfosi ekologikoaren 0 ozkan delarik, zer goaitatzen dute beste hiriek -bereziki Angelu eta Bokalek, Urrezko Karpa izendatutako beste bi hiriek- beren herritarrak informatzeko eta azkenean desafioen heinean diren neurriak hartzeko?