Martxoaren 12an, larunbat honetan: zatoz Baionara, klimaren eta justizia sozialaren alde manifestatzera!

Sartu taldean izena emanez hemen: https://forms.gle/pH8VE1BFGJ9UUkGf9 2022ko urtarrilean, Don’t Look Up filmak paralelo argi eta beldurgarri bat egin du klima-aldaketarekin eta azken honek gure bizitzetan dituen ondorio katastrofikoekin. Hainbat erronka nagusi eztabaida publikoan ezartzea ahalbidetu du: IPCCren azken txostenaren 2. atala argitaratzen den unean, orain, larrialdi klimatikoa ukaezina da. Baina egia zuzenki begiratzeko ordez eta …

Continue reading

Laborantza eta Elikadura biologikoak eta tokikoak

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. BEGen isurketan lehen postua duen laborantzak toki garrantzitsu bat du Ipar Euskal Herrian, aberezaintza nagusi duen ekoizpen batekin. Kalitatezko bertze adar batzuk lurraldeko ekoizpenen inguruan eraiki badira ere, espezializazio …

Continue reading

Bizikutzu 39 – 2022ko martxoa

« Ez da astirik galtzeko, ta aitzakirik atxemaiteko» António Guterres –NBEko Idazkari Nagusia Editoriala Globkal. Hona asmatu den beste hitz berri bat, erran nahiak definitzekoak dituena, baina laburbilduz engaiamendu bikoitz batekin definitzen ahal einukeena: tokiko mailakoa, eta hortik harat, Estatu eta nazioarte mailakoa. Globala eta lokala, beraz… Ideia hori gure egiten dugu, Bizin, eta bereziki Estatu …

Continue reading

IPCCren txostena: klima-larrialdiaren aitzinean geldirik egoten dira politikariak;  herritarren mobilizazioa sekulan baino baitezpadakoagoa

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC-k) seigarren ebaluazio-ziklo honen bigarren txostena argitaratu du astelehen honetan, urtarrilaren 28an. Klima-aldaketaren inpaktuei buruz den txostenak berriz ere alarma jotzen du, klima-aldaketaren kontrako borrokan sekulan baino erronka handiagoa dela nabarmenduz. Klima arloan, geldirik egotea, maila guzietan nagusi delarik, Bizik klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxara deia luzatzen du martxoaren …

Continue reading

NegaWatt egitasmo berriari buruzko hitzaldia martxoaren 12an, larunbatarekin!

NegaWatt egitasmo berria, neurritasuna, eraginkortasuna, energia berriztagarriak trilogian oinarritzen da. 2050ean karbono mailan neutroa den eta % 100 energia berriztagarriekin ari den frantses Estatu baten bideragarritasuna erakusten du. Klimaren desoreka indartzen den bitartean, trantsizio energetikoa giltzarria da gure lurraldearen zinezko metamorfosi ekologikoa hasteko! Energia-adituek eta profesionalek garatua, 2022ko egitasmoa aitzinekoak baino haratago doa, materialen eta …

Continue reading

Bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasunak

Ipar Euskal Herriko berotegi-efektu gasen isurketan bigarren postu lodiena garraioarena da (pertsonen eta merkantzien garraioarena), emisio orokorren herena ordezkaztuz. «Bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasun guzien alde ekitera» da 2020ko Metamorfosi ekologikoaren Itunaren lehen engaiamendua. Alta, oraindik herri gehiegik legea urratzen dute. Sobera usu konduan hartua ez den lege horrek dio bide berri edo bide …

Continue reading

Martxoaren 12an, larunbatez: mobiliza gaitezen klimaren eta justizia sozialaren alde!

Aste bakar batzuk falta dira lehendakaritzarako hauteskundeak egiteko. Alta, larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen digutenei lehentasunen ordena gogorarazteko garaia da, bai maila hexagonalean, bai Euskal Herrian! Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren …

Continue reading

Metamorfosia ez da oraindik hasia

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Segituak diren herrien aniztasuna hobeki konduan hartzeko, Hitza Hitz batzordeak biztanleriaren tamainaren arabera bereizi ditu herriak bere balorazioan: 26 herrixka (2000 biztanle baino gutiagoko herriak), 15 herri (2000 eta …

Continue reading

Lehendakaritza kanpaina: kasu, hautagai lanjerosa klimarentzat!

Larunbat honetan, otsailaren 19an, Bizik afixaketa kanpaina bat abiatu Ipar Euskal Herrian, klima nahasmenduaren kontrako borrokaren kontra mehatxu bat diren presidentetzarako hautagaiak salatzeko. Herritarrak arriskuaz bisualki ohartarazteko eta neurriak hartzera gonbidatzeko manera da, martxoaren 12an, larunbatean, Klima Martxarentzat hitzordua hartuz. Presidentetzarako hautagai askok ez dute larrialdi klimatikoa serioski kontsideratzen, nahiz eta klimaren arloan geldirik egotearen …

Continue reading

Oraindik konfirmatzekoa den kultura demokratikoa

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Agintaldiko lehen urte honen bukaeran, Hitza Hitz batzordeak Itunaren sinatzaile diren hautetsiei (izan ditezen gehiengoan edo oposizioan) jarraipen-orri sorta bat bidali die, metamorfosiaren Itunak biltzen dituen arloetan ekintzen aitzinatzea …

Continue reading