Agur Bernard, zure apartamentuan egiten genituen Bizi! Larrun gure tokiko taldearen bilkurak beti adeitasunez eta berotasunez hartzen zenituen.
Zure lumak askotan lagundu gaitu gure hitzak hobetzen esperantza mezua hobeki zabaltzeko, justizia soziala gehiago lortzeko, klima zainduz.
Gaur, Bizi! triste da, jaun handi bat joan da, umorez eta adimenez betea, gure mugimenduan bere hasieratik parte hartzen zuen. Anitz faltatuko zaigu. Bizi!-k doluminak bidaltzen dizkie bere familiari eta hurbilekoei.