“Euskaraz Bizin” gida liburua, oraindanik eskuragarri!

Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen duten Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskaraz Bizin gidaliburua sarean ezartzen du! Bizi!  Mugimenduaren eta euskararen arteko lotura argitu eta gogoetatu nahi izan du Euskaraz Bizin lan taldeak militantziaren praktikak hobetzeko! Sarean eta Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 20., Baiona Ttipian, eskuragarri den liburuxka baliagarria izan …

Continue reading

Ekintzaz aberats den urtea!

Urte hau, krisi klimatikoaren aitzinean eta justizia sozialaren alde urtean zehar mobilizatu diren Biziren militanteendako ekintza eta mobilizazioz beterikoa izan da. Klima krisiaren inguruko sentsibilizazio ekintzen artean, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapenen artean, isiltasunetik atera daitezen eta Iparraldearen egiazko metamorfosi ekologiko bati ekin diezaioten, edo klimaren erronkari aurre egiteko formakuntza ikastaroen artean, 2021. urtea proiektu berriek, …

Continue reading

BABko auzapezei gutun irekia, Euskal kostaldea Aturri eremuko Herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudian, bideo iragarki pantailak debekatzea eskatzeko.

Biarritzeko auzapez anderea, Angeluko auzapez jauna, Baionako auzapez jauna, Heldu den abenduaren 18an, Elkargoko Kontseiluak Euskal kostaldea Aturri eremuko Herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudia (RLPi / HPTA) finkatuko du, zuek kudeatzen dituzuen herrienak, baita Bidarte eta Bokalekoak ere. Dokumentu honek publizitateari lotutako afitxatzea arautzen du, bizi-ingurumena babesteko, ikusmen kalteak saihesteko eta energia- kontsumoa murrizteko. GIEC(1)-eko …

Continue reading

Mobilizazio masiboa ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurka

Baiona, azaroaren 20a, larunbatarekin – 8000tik gora pertsona bildu dira gaur « Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ ! » lemapean egindako manifestazioan, ipar Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza problematika salatu eta etxebizitza arloko politika anbizioso eta ausartak aldarrikatzeko. Manifestazio honen jatorrian giren 32 eragileek, hitzordu hau hasiera gisa kokatzen dugu. Kari horretan, …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: isiltasunetik eta geldirik egotetik ateratu!

2021eko azaroaren 8an, Mediabask-en argitaratua izan den Begirale Ekologikoen Iritzi artikulua. Bizik plantan eman duen Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren ekintzen gauzatzean jarraitzen ditugun Herriko Etxeetako begirale ekologiko gisa inplikatuak giren herritarrak gira. Iparraldeko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko I. txostenaren harira, gure Herriko Etxea urrezko ostruka sariarentzat izendatua izan da, larrialdi ekologikoari aurre egiteko …

Continue reading

Lan eremutik hurbil bizitzeari eta aloitzeari, BAI!

Larrialdi klimatikoa eta etxebizitzaren krisia, borroka bera!Manifestaldi handia “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!”larunbat honetan, azaroaren 20an, 15:00etan. Astearte honetan, azaroaren 16an, Biziko Bizileku-Habitat taldeko ekintzaileek BABra heldu diren automobilistak sentsibilizatu  dituzte, larrialdi klimatikoa eta etxebizitza krisiaren arteko loturaz “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!” larunbat honetako azaroaren 20ko, Baionako manifestaldira gomita luzatuz. Klima-larrialdiari eta …

Continue reading

COP 26: Glasgowtik Euskal Herrira, engaiamenduek eta ekintzek ez dute oraino segurtatzen bizigarria den Lurra

IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko zientzialariek argi eta garbi diote: klima aldaketak bizkortzen ari dira eta muturreko gertakari meteorologikoak sortzen dituzte (idorteak, berote handiak, uholdeak, etab.), indartsuagoak eta biziagoak direnak. Alta, COP 26-an hartuak izan diren engaiamenduek jendartea oraino zuzen-zuzena eramaten dute + 2,4 °C-ko mundu katastrofiko batera eta ez karbono neutraltasunera eta …

Continue reading

Gonbidua abenduak 2, ostegunez, 19:00etan : Bizi-k bere talde numerikoa abiarazten du!

Abenduak 2, ostegunez, 19:00etan, Baionan (Zizpa Gaztetxera – 7 quai de Lesseps) Abenduaren 2an, ostegunez, Baionan, Bizi-k digitalari dedikatzen den lantalde berria aurkeztuko du. Deneri idekia Gure bizitzetan leku geroz eta garrantzitsuagoa duen numerikoa aztertuz, Bizik gai hori lan-ardatz berezi bat bihurtzea erabaki du, definitutako ibilbide-orria segituz.Saio honetan, numerikoak estresatzen dituen 3 ardatz aztertuko dira: …

Continue reading

Azaroaren 20ko larunbatean: Euskal Herriko biztanle guzientzat bizitegi eskuragarri baten alde mobiliza gaitezen!

Gero eta biztanle gehiagori Euskal Herrian modu duinean bizitzea ezinezkoa zaio. Urgentziazko egoera horren aitzinean Bizik « Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez! » kolektiboaren deiarekin bat egiten du Azaroaren 20ko larunbateko manifestaldi handirako Baionan. Azken urte hauetan, Ipar Euskal Herrian bizitegi eskasiaren krisia etengabe areagotu da. Horren arrazoiak ontsa identifikatuak dira: …

Continue reading

Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak

Larunbat honetan, azaroaren 6an, COP 26aren erdian eta urtebeteko kargualdiaren ondotik, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko bere lehen txostena aurkezten du. Txosten hori herritarren lanaren emaitza da. Elkarteak, larrialdi klimatikoaren aitzinean beharrezkoa den metamorfosi ekologikoa martxan ezartzeko geldirik egoite orokorra salatzen du. Metamorfosi ekologikoarekin engaiatuena den herriari, larrialdi ekologikoaren aitzinean burua gehienik …

Continue reading