Euskal Herria hobeki ezagutu, prehistoriatik gaur egun arte, bertan jendarte jasangarri eta solidario baten eraikitzeko.
Larunbatean, otsailaren 26an, proposatzen dizuegu Euskal Herriaren Historiari buruzko formakuntza ziklo bat. Hauek Baionako Kordelierren karrikako 20. iraganen dira.
Formakuntzak urririk dira, baina aitzinetik izena ematea baitezpadakoa da (baieztapenak libre izanen diren tokien araberan emanak izanen dira). Izen ematea formakuntza batentzat edo guzientzat egiten ahal da hemen sartuz: https://forms.gle/SuUwygX31ppQwujN6
Formakuntza ziklo horren egitarauan:
10:00-12:00 «Historiaurretik Erdi Arora» Philippe Mayték
Garai zabala ikusten da
hemen bertan euskal artzain-gizartea sortzen baita eta gero laborantza-artzaintza gizartea, hizkuntza batasunaren oinarrian sortua (herri honen jatorriari buruz mintzagaia dakarrena) eta Pirinioak zeharkatzen zituzten edo bertan denbora batez gelditzen ziren beste zibilizazioekin lehen kultura trukaketak.
12:00-13:00 Bazkaltzeko pausa
13:00-15:00 «Nafarroako Erresuma » Antton Curutcharry [Formakuntza euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez segurtatua delarik]
Erdi Aroa eta garai modernoaren hastapena estaltzen dituen une zentral eta enblematikoa da.
15:00-15:30 : Pausa
15:30-17:30 Peio Etcheverry : 1789 aintzineko Euskal Herria / Aro modernoa + 1789 ondoko Euskal Herria / Aro garaikidea
[Formakuntza euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez segurtatua delarik]
Garai modernoa eta Euskal Herrian zeuden kultura, sozial eta instituzio alorreko ezaugarriak, 1789an desagertu arte Ipar Euskal Herrian eta 1876an Hego Euskal Herrian. Lapurdiko Biltzarraren gisako herri instituzioen garaia da, adibidez. Eremu publikoan bezain bat eremu pribatuan ere garatzen zen euskal zuzenbide baten adierazpena zen hau.
Aro garaikidea: 1918an bukatu “XIX. mende luzetik” gaur egungo garaira,
aldaketa sozio-ekonomiko (industria iraultzari lotuak gehienik) eta politiko
handiekin (oraindik konpondua ez den gaur egungo egoera politikora
eraman gaituzten logika nazionalekin eta oposizioekin).
Izena emateko, hemendik da: https://forms.gle/SuUwygX31ppQwujN6