“Euskaraz Bizin” gaualdia, euskaraz Bizi! indartzeko!

Ostiralean, otsailaren 25ean, 19:00etan, Patxokin
Tonneliers-en karrikako 23 bis zenbakian, Baionan

“Euskaraz Bizin gaualdia”

Ongi etorri “Euskaraz Bizin” gida liburua ezagutzera….

Euskaraz, jostatzera eta kantatzera!
21:00etan, Zintzur bustitzea, ekarri zertxobait jateko!

Zure parte hartzea baieztatu 30 segunduz izena emanez hemen: https://forms.gle/ALYaZyZ5noYP1gPS6

Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen dut

Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskaraz Bizin gidaliburua sarean ezartzen du!

 
Bizi!  Mugimenduaren eta euskararen arteko lotura argitu eta gogoetatu nahi izan du Euskaraz Bizin lan taldeak militantziaren praktikak hobetzeko!
Sarean eta Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 20., Baiona Ttipian, eskuragarri den liburuxka baliagarria izan daitekeela uste du Euskaraz Bizin lan taldeak, Biziren kideentzat baita berdin Euskal Herriko egitura anitzentzat!

 

2022ko lehen hilabeteetan gidaliburuaren aurkezpena eginen da molde ezberinetan… tresna berri horren bizi arazten laguntzeko!

Anartean, ikus lasai sarean zintzilikatua den bertsioa: