Bizi elkarteko 25 militantek burua hondarrean sartu dute Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gehiengo taldeko 25 hautetsiek, duela gutti 1.400 zientzialari baino gehiagok berriz ere gogora ekarri duten larrialdi ekologikoaren aitzinean gaur egun duten jarrera imitatzeko.
Egungo politika publikoen eta Herriko Etxeak baieztatzen duen metamorfosi ekologikoaren aldeko asmoen arteko diferentzia irudikatzeko, Bizik Urrezko Ostruka saria eman zion Donibane Lohizuneri, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko emaitzak argitaratu zirenean. Herriko Etxea, erantzun duten hirien artean, metamorfosi ekologikoko puntuazio apalena lortu duten 3 hirien artean da, horregatik Urrezko Ostruka kategorian izendatua izan da. Lurraldearen metamorfosi ekologikoaren arloan «merezimendutsuenak» diren herriak ohoratu dituen Métam’Or Trophées-en parodia ekitaldian, saria irabazi du, “hiribarneko Foch aparkaleku proiektuarekin, mugikortasun alternatiboen alde egiten duen ekarpen aktiboarentzat”.
Donibane Lohizuneko hautetsirik ez denez saria hartzera etorri, Bizik ekitaldi berri bat antolatuko du Donibane Lohizunen. Jean-François Irigoyen jaunaren ausardia eta modernitatea saritzeko aukera izango da hau: Donibane Lohizuneko auzapeza ere mugikortasunaren sindikatuko presidentea da -haren misio nagusia ««oro autoz» moldearen ordezkatzeko mugikortasun eskaintza moderno eta eraginkorra eraikitzea» delarik – eta Euskal Elkargoko Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileetako lehendakariordea. Hiri erdigunean ehunka aparkaleku gehigarri emanen dituen proiektu bat ohoratzeko, ekitaldia Pompidou garaiko modernitateak irudiztatuko du.
“Uren igoeraren eta klima-aldaketaren ondorioz urperatzeko arriskuaren handitzearen aitzinean, eta gero eta hiri gehiagok autoaren lekua murrizten dutelarik oinezkoei eta bizikletei lekua itzultzeko, Foch gunearen proiektuak bere bidean jarraitzen du, harroki asumitzen duen 20. mendeko modernitatean dio Teddy Atlani, Biziko bozeramaileak. Oztopo guzien eta «oro auto» moldearen atxikitzea kritikatzen duten izpiritu bihurrien gaineti, joan den mendean jorratu bidean tinko segitzearen ospatzeko, Bizik frantses-president toinuan «frantses herritarrak», baita ORTFaren tokiko adarra ere, modernitatearen omenezko ekitaldi honetara parte hartzera gomitatzen ditu otsailaren 12an, larunbatez, 11:00etan, Luis XIV plazara.”