Jadanik 6 ekitaldik, “jauziak” izenekoek, Euskal Herriko 6 probintzietako 475 pertsona baino gehiagori Euskal Herri Burujabearen aintzin-jasta eman diote. Gipuzkoako 7. jauzia irailaren hasierarentzat aitzin ikusia da, eta aitzineko topaketetan bezala, metamorfosi ekologiko eta sozialerako lurralde mailako ekintza palanka nabarmentzeaz gain, parte hartzaileak urriaren 7 eta 8an iraganen den ekitaldian parte hartzera gomitatzeko parada izanen …
Aug 01 2023
Urriaren 7 eta 8an Baionan iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldirako dei-argazkia!
Tenperatura-markak bata bestearen ondotik gaindituak izaiten ari dira: 48°C Sardinian, 52°C Txinan, uztaila hau mundu mailan erregistraturiko hilabeterik beroena dugu. Berotze ikusgarria Mediterraneoan eta Ozeano Atlantikoan ere, gure kostaldean Ostreopsis-aren presentziarekin adibidez. Larrialdi klimatikoa hil ala biziko larrialdia da. Horretarako, Baionako Besten karietara, urriaren 7 eta 8ko data egutegietan markatzeko eta Euskal Herria Burujaben masiboki …
Jul 23 2023
Klima-aldaketa: ozeanoak ezin du arauen urritzearen bukaera itxoin!
Igande honetan, uztailaren 23an, Biziko eta Surfrider Fundazioko militanteek ekintza ikusgarri bat egin dute udako bisitarien artean, Ostreopsis alga tropikal toxikoen ugaritzea sobera bero den ozeano batean, klimaren arloan geldirik egotearen ondorioa dela salatzeko. Babes kimikoko jantziak, gas maskarak, eskularruak eta botak jantzirik, euskal kostaldeko hondartza batera heldu dira, erradiazio nuklearrez kutsaturiko leku batera heltzen …
Jul 21 2023
Klima: ekintza-plana nire herriarendako!
2023/07/20an, Mediabask-en agertu den Iritzi Artikulua Zer egin dezakegu egunero hertsagarriagoa den larrialdi ekologikoaren parean? Klimaren Goi Kontseiluaren arabera, 2022. urtea Frantzian, +2,9 °C-rekin erregistratutako urte beroena 1900-1930 urteen aldean, klima-aldaketaren ondorioen areagotzearen adierazgarria izan da. Bere 2023ko urteko txostenean, Frantziaren klima-estrategia aztertzen duen autoritate independenteak uste du berotegi-efektuko gasen isurketen gutitzeak jarraitzen duela “helburuak …
Jul 19 2023
Amankomunentzat, elkartasunarentzat eta partekatzearentzat ditugun proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker!
Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan amankomunentzat, elkartasunarentzat eta partekatzearentzatt ditugun proposamenak! Etxebizitza, mugikortasunak eta ekonomiaren birtokiratzetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatzen dituen sekuentziaren segida izanen da…. Hitzordua, urriaren 7 eta 8an, Baionan, lurraldeko eragileak eta gaiaren adituak ezagutzeko, eztabaidetan egoteko, eta tailerretan parte hartzeko, milaka …
Jul 19 2023
Baionako Bestak, molde alternatiboan!
2023ko Baionako Bestak – asteazkenetik, uztailaren 26tik, igandera, uztailaren 30era 2023ko Baionako bestak hurbiltzen ari zaizkigu! Egun guziz, 200 000 pertsona inguru ibiliko dira Baiona hiri erdiko karriketan bestetako 5 egun horietan. Hamarnaka laguntzaile lanean arizanen dira karraskan 23 bis Tonneliers karrikan kokatua den beren ostatuan, Patxokian, jendea errezebitzeko baita egunero informatze eta sentsibilizatze lan …
Jul 13 2023
Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza
Ostegun honetan, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan ziren arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu zuten. Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren. …
Jul 08 2023
7 jauzi: Errigora, Politika arloan, ekintza palanka eraginkorra
Politika arloari lotua den Jauzia Nafarroan egin da eta Errigora dinamikaren bisita gidatuarekin gauzatu da, uztailaren 8an larunbatarekin. Euskal Herria oinarri duen herri ekimen honek 3 zutabe ditu: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskararen biziberritzea eta auzolana. Errigorak Euskal Herriko 7 Probintzietan Nafarroa hegoaldeko laborantza arloko elikagaiak saltzea ahalbidetzen du, eta horrela euskara ofiziala ez den …
Jul 04 2023
Bizikutzu 47 – 2023ko uztaila
“Ikuspegi politikotik, printzipio bakar bat bada, norberaren bere buruari buruzko burujabetza” Victor-Hugo Editoriala Uztail hasieran Euskal Herrian gelditzen diren Frantziako Tourreko txirrindularien gisan, Biziko militanteak arras beste izaera duen denboraren kontrako lasterketa prestatzen ari dira: Euskal Herria Burujabe. Haren ildo nagusiak joan den hilabetean prentsaitzinekoan aurkeztuak izan ziren. Urriaren 7an eta 8an Baionan, lurralde proiektu …
Jun 25 2023
Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa : txosten osoa
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, Bizik Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko sintesia zabaldu du, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzen gauzatzeari buruz Herriko Etxeen aitzinatze maila zehaztuz. Hitza Hitz batzordeko herritar begirale ekologikoek Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txosten osoa argitaratzen dute orain: Txostena formatu arinago batean ere eskuragarri da telefonoz kontsultatzeko. …