Mugikortasunak: Baionako Suprefetak Bizi!, legea eta klima promenatzera bidaltzen ditu

2023ko maiatzaren 24an, asteazkenarekin, Biziko hainbat militantek Fabrice Rosay jauna, Baionako Suprefeta, topatu dute, baita bere bi kolaboratzaile ere. Bilkura hau Biziren Garraiobide Alternatiboen Aldeko lantaldeak galdatzen zuen 2020az geroztik hainbat gutun eta abisuren bidez, harekin Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluaren ez-betetze ia sistematikoaz eztabaidatzeko helburuarekin. Suprefetaren erantzunak negatiboak eta kezkagarriak badira ere, Bizik ez du …

Continue reading

Bide berririk ez, igikortarzün arinak bai! Bizikleta ibilbide sareak sortü, Xiberoan eta barnekaldean ere bai.

Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko. Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin, …

Continue reading

7 jauzi: Ekainaren 24an hitzordua Baxe-Nafarroan!

Urtarrilaren 28an, Bidarten jantokietako janariari buruzko mahai-ingurua antolatu ginuen, besteak beste, buraso baten, jantokietako teknikari baten eta Euskal Elkargoaren biharko laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordearekin. Ikus dezagun orain jantokietara heldu aitzin den egoera: laborantzan eta hornikuntzan zer eraldaketa behar dira menuak begetalizatzeko? Hau da mahai-inguru honen egitaraua!Mahaiaren inguruan ondoko hizlariak izanen dira: Sylvie Laborde-Bresse, Iparlab etxalde …

Continue reading

Euskal Herria Burujabe 2023: ekainean, ekitaldiak bata bestearen ondotik!

Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko. Ekainean eta uztailean …

Continue reading

Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?

Ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, Bizkaiko Artean, Makatzak, Sukar Horia, Butroi Bizirik, Ekologistak Martxan eta Jauzi Ekosoziala erakundeek probintzian energia berriztagarriak zabaltzeko oztopo eta bitartekoei buruz arituko dira. Euskal Herria Burujabeko erredakzio taldeko Nicolas Goñik eta David Lannesek hainbat komunikabidetan argitaratutako “Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz“ Iritzi Artikuluan egin hausnarketan sakontzeko manera paregabea. Hara zonbait gako artikulutuk …

Continue reading

Ekonomia bitorkiratzeko proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker.

Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko dauzkagun proposamenak! Etxebizitza eta mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Ezagut ezazu ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko irudikatzen ditugun diagnostiko, asmo eta aterabideak. Esku guzietan …

Continue reading

Metam’Or Trofeoen emate zeremonia – Kargualdi erdiko edizioa

Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira. Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Karia horretara, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratuak izanen dira denboraren …

Continue reading

Suprefetura aitzinean, Bizik, Ipar Euskal Herriko errepide antolaketa txarrenen Rolls Royce edo sarien berri ematen du

Maiatzaren 22an, astelehenarekin, Baionako Suprefetura aitzinean, 50 lagunek Bizi!k antolaturiko““Bizikleta antolaketen Rolls Royce-a” aperitibo  inaugurazioan parte hartu dute. Aire librean iragan den erakusketa honek, legez kanpoko, nehon ez diren edo bizikletaren erabilpena deuseztatzen duten, bizikletaz ibiltzeko antolaketak aurkeztu ditu, ironiaz,  historiaren eta larrialdi klimatikoaren kontra doazenak, eta  gure garraio moldeak birpentsatzera bultzatzen gaituztenak, besteak beste. …

Continue reading

Bizi!: Biltzar Nagusia, Koordinaketa berria eta 2023ko asmo handiko bi ekitaldi

Biziren urteko Biltzar Nagusia, larunbat honetan, maiatzaren 13an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du eta proiektu berriei buruz jo du.  Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala.  Klima aldaketa …

Continue reading

Ezagutu Euskal Herria Burujabe lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten aldeko proiektuko Habitata Etxebizitza kapitulua marrazkiz!

Mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote bezala deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Nola birpentsatu gure hiria garatzeko moldea jadanik hor denetik partituz, eraikuntza berriak mugatzeko? Nola egokitu daiteke etxebizitza ahal bezain ongi klima aldaketetari, gero eta usuago eta biziagoak izanen diren beroteeri? Nola herrian aloitu, molde duinean eta …

Continue reading