Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, Bizik Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko sintesia zabaldu du, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzen gauzatzeari buruz Herriko Etxeen aitzinatze maila zehaztuz. Hitza Hitz batzordeko herritar begirale ekologikoek Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txosten osoa argitaratzen dute orain:
Txostena formatu arinago batean ere eskuragarri da telefonoz kontsultatzeko.
Zer atzemanen duzu kargualdi-erdiko txostenean?
Herriko Etxeek igori jarraipen-fitxak aztertuak izan dira Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera baloratzeko erronka ekologikoen premiari begira. Itunaren gai bakoitza sakondua da, behaketa orokorra egiten duen eta Herriko Etxeen mailako palankei arreta ematen duen kapitulu batean.
Segituak diren 56 Herriko Etxeen fitxa ere aurkituko duzue, metamorfosi ekologikoaren puntuazio zehatza eta begirale ekologikoen oharrak biltzen dituztenak. Azkenik, gardentasun eta pedagogia xedearekin, eranskinean, besteak beste, begiraleen ebaluazio-gida bada, Itunaren ekintzak ebaluatzeko metodologia eta baremoa zehaztuz, gai bakoitzeko gida-orriak badituelarik ekintza bide zehatzak emanez eta Herriko Etxeei buruzko informazioak biltzen dituzten taulak, ebaluaziorako erabiliak izan diren datuekin.
Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak.
Erronkei buru egiteko, Bizik segitzen dituen 56 Herriko Etxeak gomitatzen ditu Klima Plana Herriko Etxe mailan deklinatzeko ekintza-planaren plantan ematea, epe eta baliabide zehatzekin. Ituna izenpetzean, horietatik 46k jadanik hartu zuten kargualdiaren hasieratik halako plan bat egiteko engaiamendua. Prozesu honetan laguntza lortzeko, Euskal Elkargoko Energia Trantsiziorako eta Ekologia Plangintzarako Idazkaritza Nagusi berriarekin harremanetan sartzea gomendatzen du Hitza Hitz Batzordeak. Ekintza plan honetan Herriko Etxeek duten engaiamendu mailari buruz pundua eginen da urriaren 7an eta 8an, klimaren erronkari buru egiteko engaiatua den lurralde baten aldeko mobilizazio kolektiborako Euskal Herria Burujabe 2023ren karietara.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.