Marrazkien bidez deskubritu Euskal Herrian Energia ekoizteko eta kontsumitzeko ditugun proposamenak!

Marrazki noten sorta irailean aberastu da energiaren gaiari buruzko zazpigarren orri batekin.  Marrazkien bidez deskubritu Euskal Herrian Energia ekoizteko eta kontsumitzeko ditugun proposamenak! Marrazki notak A4 formatuan ere aurki daitezke paper lodian, Manu Robles-Arangiz Fundazioan eta Biziren erakus mahaietan salgai! 3€/euskotan 8 marrazki notarekilako sorta edo 0,5€/eusko bederazka.

#110 Bizirik irrati saioa

Emankizun berezia, Euskal Irratietako Kriztof eta Maiak grabatua, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren karietara, Unai Pascual (BC3), Itsaso Olaizola (ekologista eta euskaltzalea)  eta Santi Kiroga (Errigora)-ren parte hartzearekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/12/23-10-18-BIZI-Emankizun-berezia-Kriztof-eta-Maia.mp3

8.000 lagun Euskal Herria Burujaben: hainbat testu eta iruditan!

2023ko urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren karietara, Baionako erdigunea eraldatu dugu, proposatzen dugun Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa nabari izan dadin. Pario ero hori emankorra izan da: 8.000 lagunek parte hartu dute ekitaldian, eta indartuak atera dira ekintza palanka konkretuekin, ezagutza berriekin, topaketekin, inspirazioarekin eta borrokan segitzeko elkarretaratzearen euforiarekin! Euskal …

Continue reading

Euskal Herria Burujabe 2023: Egitarau osoa eskuragarri!

Urriaren 8an, igandearekin, alternatiben herri handi bat plantan emana izanen da autoz ibiltzea debekatua izanen duen Baionako erdigunean. 10:00etarik 17:00etara, ehun bat erakusketari eta hizlarik animatuko dituzte karrikak eta plazak! Laborantza, etxebizitza, garraioak, energia, elkartasunak, ekonomia, politikak… 7 eremu tematikok gure esku diren ekintza-bideak erakutsiko dituzte gure lurraldearen eskalan etorkizun jasangarriagoa, bidezkoagoa, solidarioagoa eta burujabeagoa …

Continue reading

Mintzaldien egitarau osoa!

URRIAREN 7AN, LARUNBATAREKIN, 2 HITZALDI EUSKARAZAldibereko itzulpena frantsesera entzungailu bidez Justizia klimatikoa: klima-aldaketaren eta bere ondorioz sortu  desberdintasunen kontra borrokatzea14:00-15:20 – B anfiteatroan – Unibertsitatean Mahai-inguruaren erronken aurkezpena 2 lerrotan: Klima-aldaketaren txarrena saihestu berotegi-efektuko gasen isuriak murriztuz. Borroka  honen onurak. Klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko politikak (nola erantzun, zein aterabide). Elisa Sainz de Murieta, EHUko irakasle eta …

Continue reading

#109 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan urriaren 7 eta 8an iraganen den  Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaz xehetasun gehiago ukane  ditugu. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/01/23-09-18-BIZIRIK.mp3

Burujabetza(k): zer lehenetsi nahi dugu?

Herribiltzak Argia eta Mediabask-en argitaratu berri du “Euskal Herri Burujabe: gure bizi baldintzak berreskuratuz” dokumentuari ematen dion erantzuna, Bizik dokumentu hau… 2018an argitaratu zuelarik. Herribiltzaren arabera, “Bizi mugimenduak zentzu faltsua ematen dio Burujabe hitzari”. Elhuyarren euskara-frantsesa itzulpenean eta Petit Robert hiztegiaren frantsesezko definizioan oinarrituta, Herribiltzak uste du “Euskal Herria Burujaberen benetako zentzua dela Euskal Herria …

Continue reading

Euskal Herria Burujabeko lehen 10 mintzaldien iragarkia

Euskal Herria Burujabe 2023 hilabete baten burua hasiko dela eta, antolatzaileen taldeak urriaren 7 eta 8an iraganen diren lehen hamar mintzaldiak jakinarazi ditu. Krisi klimatikoaz, arazo sozialez, bizi-baldintzen berreskuratzeaz (energia, elikadura, uraren eskuragarritasuna, hurbileko ekonomia), lurraldearen garrantziaz eztabaidatuko dute Euskal Herriko adituek eta Hexagono osotik etorri eragileek. Etxebizitzaren krisia, uraren banaketa berotze globalaren tenorean, tokiko …

Continue reading

Bizikutzu 48 – 2023ko iraila

“Ez dugu gurasoen lurra ondoriotasunez ukaiten, seme-alabei mailegatzen baizik”. Antoine de Saint-Exupéry Editoa  Uda bukatzear dago bere sasoiko bilanekin eta sartzerako promesekin. Eta lobby turistikoak udatiarren kopuruak etengabe komentatuko dituenean, beste ohar batzuek gure borroken urgentzia gogoraraziko digute: Kanadako mega sute suntsitzaileak, urte hasieratik Mediterraneoan hil diren 1.800 migranteak, mundu osoan hautsitako berote markak… Alta, …

Continue reading

Bizik autobusentzat diren bide berezituak sustengatzen ditu

Joan den hilabetean, Donibane Lohizuneko auzapez eta Mugikortasun Sindikatuko presidente den Jean-François Irigoyenek autobus geltokira doazen 2 autobus bide berezi plantan eman ditu, horietako bat autoen erabilpena ttipitzeko eta garraio kolektiboena handitzeko  aparkaleku bati lotua delarik. Esperimentu honek antolaketa horiek entseatu nahi ditu garraio publikoko trafikoa arintzeko eta erabiltzaile gehiago bultzatzeko garraio kolektiboa lehenestera autoarekiko. …

Continue reading