Urriaren 7 eta 8an Baionan iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldirako dei-argazkia!

Tenperatura-markak bata bestearen ondotik gaindituak izaiten ari dira: 48°C Sardinian, 52°C Txinan, uztaila hau mundu mailan erregistraturiko hilabeterik beroena dugu. Berotze ikusgarria Mediterraneoan eta Ozeano Atlantikoan ere, gure kostaldean Ostreopsis-aren presentziarekin adibidez. Larrialdi klimatikoa hil ala biziko larrialdia da.

Horretarako, Baionako Besten karietara, urriaren 7 eta 8ko data egutegietan markatzeko eta Euskal Herria Burujaben masiboki parte hartzeko  deia egin dugu.

Asteburu horretan ikusiko dugu beste Euskal Herri bat posible dela, klima-aldaketaren ardura duten berotegi-efektuko gasen isurketak errotik mugatzen dituena eta jadanik hor ditugun ondorioetatik bakoitza babesten duena. Baina Euskal Herri solidarioa ere ikusiko dugu, ondasun komunen zerbitzura, bere oraina eta etorkizuna erabakitzeko libre, bere ekonomiaren, energiaren, laborantzaren,… osoki menperatzeari esker.

Kontzertuak, hitzaldiak, karrika animazioak, bazkariak, alternatiben herrixka handia, haurren xokoa… Ahal bezain nonbre handian mobiliza gaitezen urriaren 7 eta 8an alternatiba hauek eskalaz aldatzeko eta metamorfosi ekologikoa zalutzeko!