Jadanik 6 ekitaldik, “jauziak” izenekoek, Euskal Herriko 6 probintzietako 475 pertsona baino gehiagori Euskal Herri Burujabearen aintzin-jasta eman diote. Gipuzkoako 7. jauzia irailaren hasierarentzat aitzin ikusia da, eta aitzineko topaketetan bezala, metamorfosi ekologiko eta sozialerako lurralde mailako ekintza palanka nabarmentzeaz gain, parte hartzaileak urriaren 7 eta 8an iraganen den ekitaldian parte hartzera gomitatzeko parada izanen da.
Hitzaldi-eztabaida, mahai-ingurua, ibilaldia eta piknika, bisita gidatua: formatu ezberdinek ahalbidetu dute lurralde bakoitzean klimaren erronkari buru egiteko ekintza kolektiborako palanka bat eta tokiko eragileak hurbiltzera.
Jauzi hauek Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko hainbat ekimen lotu dituzte. Horrela, Biziren logika iraunkorra, solidarioa eta burujabea, klima-larrialdiaren eta justizia sozialaren arteko loturatik abiatzen dena, azaldua izan da. Jatorri ezberdineko baina lurraldearen ikuspegi berari buruz bat egiten duten erakundeek egin oharretarik ere aberastu da Biziren lurralde egitasmoa.
Bakoitzaren ekintzek, hausnarketek eta praktikek etorkizuneko kanpainak elikatzen ahalko dituzte eta trukaketak errexten ahalko.
Euskal Herria Burujabek 7 auzo tematiko izanen ditu (Laborantza eta Elikadura, Etxebizitza, Energiak, Mugikortasunak, Elkartasunak, Politika, Ekonomia). Aitzin-jasten ukaiteko lehen 6 paradak jadanik iragan dira.
- Lapurdiko Jauziak Etxebizitzaren gaia jorratu du «Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!», Aldarekin, Urritasun Zoriontsu eta Sortzailerako Mugimenduarekin eta COL edo Langileen Etxebizitza Batzordearekin.
- Arabakoan, “Erregai fosiletatik ateratzeko trantsizio ekosoziala”, ELA sindikatuko kideekin erregai fosiletarik beharrezkoa den ateratzeak dituen ondoriak aitzin ikusi-ditugu.
- Bizkaiko jauzian “Energia berriztagarriak, bai, hemen eta orain, baina nola?” larrialdi ekologikoa eta justizia soziala lotzen dituzten hainbat elkarteetako ordezkariekin, probintzia mailakoak (Sukar Horia, Ekologistak Martxan) eta tokiko mailakoak (Butroi Bizirik, Makatzak) entzuleen artean Jauzi Ekosoziala (Hegoaldeko elkarte ekologisten sarea) sareko dinamizatzaileak zirelarik, energia berriztagarriak molde eraginkorrean eta tokiko biztanleen onarpenarekin indartzeko estrartegiari buruz hausnartzeko parada izan da.
- Xiberoako txirrindiraultzak “Beste mugikortasun jasangarri bat Barnekaldean eta Xiberoan” ezagutarazi du.
- Baxe-Nafarroko jauzia “Jantokia: klimaren eta haurren osagarriarentzat palanka”-k ostalaritza kolektiboa hornitzeko kalitatezkoa, tokikoa eta ekologikoa den saila nola egituratzen ahal den ikusteko parada eman digu. Hausnarketa oparoa, «sardetik sardexkara» doazen eragileek (baratzezainak, Iparlab-ek, talde-manaketa elkarteak, EHLG-k,…) elikatu dutena.
- Errigora herritar ekimenaren bisita gidatuak gai politikoaren inguruan jarduteko palanka eraginkor bat ezagutzea ahalbidetu du. Euskal Herrian oinarrituriko herri ekimen honek 3 zutabe ditu: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskararen biziberritzea eta auzolana. Errigorak Nafarroako hegoaldeko laborantzako elikagaiak Euskal Herriko 7 Probintzietan saltzea ahalbidetzen du, eta horrela euskara ofizialik ez duen lurralde honi laguntza (ekonomikoa, kulturala, linguistikoa…) ematen dio.
Azken aitzin-jastaren gozatzeko Elkartasunak Gipuzkoako jauzia bakarrik gelditzen da (laster etorriko dira xehetasunak). Hortarik landa, lurralde eraldatua aitzinetik itxuratzen dutenekin topatzeko eta lurraldea aldatzeko ekintza-palanka indartsuak ezagutzeko… hitzordua Euskal Herria Burujabeko 7 auzo tematikoetan finkatuta da urriaren 7 eta 8an, Baionan.