Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza

Ostegun honetan, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan ziren arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu zuten. Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren.

Botak eta euritakoa jantzirik, Angelu, Mugerre eta Donibane Lohizuneko herritarrak arrantza-kanaberaz eta salabardoekin saiatu ziren arrainak harrapatzen harrapatzen Herriko etxeko informazio hauekin: eraikin publikoen energia-kontsumoa, konpost kolektibo kopurua edo Herriko Etxeko energia berriztagarri ekoizpen kopurua. Herritarrak beren Herriko etxeko egoera ekologikoaren adierazle horiek atzemaitera saiatu ziren, jakinez Herriko Etxe hauek informazio horien  transmititzea errefusatu zutela Bizi elkarteak zabaltzen duen Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat.

“Herritarren informazioa, legea errespetatu!” mezuak agerian emanez eta “Klima: herritarrak jakinean atxik!” Herri horietako biztanleek legeak eskatzen duen gardentasun betebeharra gogorarazi nahi izan dute. Alabaina, Errepublika digital baterako legearen arabera, “3.500 biztanle baino gehiago dituzten eta 50 funtzionario   (edo denbora osoz ari litaizken 50 lanpostuen baliokidea) baino gehiago enplegatzen dituzten tokiko kolektibitateek sarean ezarri behar dituzte […] datuak, erregularki eguneratuak, beren argitaratzeak  interes ekonomiko, sozial, sanitario edo ingurumenaren arlokoa duelarik” (6. art.)

Gauden larrialdi klimatikoari buru egiteko, onartezina da auzapezek beren Herriko Etxeko egoera ekologikoaren berri emateari uko egitea,  dio sumindurik Mathilde Dubois-k, Angeluko ​​bizilagun eta begirale ekologikoak. Herritarrek eskubidea dute beren hiriaren jardun-mailaren berri izateko, Herriko etxeko aldizkariko komunikazio-elementuetatik harago! ”

Elkarteak kolektibitateen informazioa beharrezko baldintzatzat hartzen du biztanleak, zientzialariek beren txostenetan argi uzten duten klima-erronkaren araberako lurralde eraldaketan inplikatzeko. Horregatik, kargkualdi-erdiaren karietara, Herriko Etxeei emanak izan diren sarien artean, beren ekintzen inguruan isilik egoiten ziren Herriko Etxeak saritzen dituen Urrezko Karparen kategorian 3 hiri izendatuak izan ziren. Izendatuak izan ziren Herriko Etxeetan Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile bakarra den Mugerreko Herriko Etxeari, espantu guti egiteko parada ematen duen sariaren irabazelari, Herriko Etxean berean saria emana izan zaio. 

Herritarrek, azkenean, gutun bana utzi zuten Herriko Etxe bakoitzean legea gogora ekarriz eta larrialdi ekologikoaren heinean jarduteko deia eginez. Asmo berdinarekin, segituak diren beste 53 Herriko Etxeak bezala, Euskal Elkargoko trantsizio energetikorako eta plangintza ekologikorako Idazkaritza Nagusi berriarekin harremanetan sartzera gomita luzatu zaie. Eta beraz, azken honi bere laguntza eskatzeko Klima Plana molde egituratzailean Herriko Etxe mailan deklinatuko duen ekintza-plan bat garatzeko eta gauzatzeko.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.