Category: 7 jauziak

7 jauzi: Errigora, Politika arloan, ekintza palanka eraginkorra

Politika arloari lotua den Jauzia Nafarroan egin da eta Errigora dinamikaren bisita gidatuarekin gauzatu da, uztailaren 8an larunbatarekin. Euskal Herria oinarri duen herri ekimen honek 3 zutabe ditu: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskararen biziberritzea eta auzolana. Errigorak Euskal Herriko 7 Probintzietan Nafarroa  hegoaldeko laborantza arloko elikagaiak saltzea ahalbidetzen du, eta horrela euskara ofiziala ez den …

Continue reading

7 jauzi: Uztailaren 8an hitzordua Nafarroan!

Euskal Herria Burujabe egitasmoaren karietara egiten den Jauzi berri honek Errigora ekimen herritarra hurbiltzeko parada emanen digu uztailaren 8an, larunbatarekin. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen egitasmo honek ezagutaraziko digu Politika arloan palanka edo altxaprima biziki eraginkorra. Argibideentzat eta autopartekatzean izena-emateko, ez duda eta sar harremanetan gurekin. Nafarroako Jauzia, Politika arloan,  Errigora egitasmoa ezagutzen: …

Continue reading

Hitzordua dugu, apirilaren 25ean, etxebizitzari buruzko hitzaldi-eztabaidan, Euskal Herria Burujabe aitzineko, 7 jauzien hasierarentzat!

“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” da apirilaren 25ean, asteartearekin, 19:00etan Baionako Züzülün eginen den hitzaldi-eztabaidaren izenburua. Apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldi handitik zonbait astetara, Bizik, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduak, Aldak eta Etxebizitzaren arloko COL kooperatibak, klima nahasmenduarekiko Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak aztertuko dituzte. Hitzaldi honek urriaren 7 eta 8an iraganen …

Continue reading