Baionako Bestak, molde alternatiboan!

2023ko Baionako Bestakasteazkenetik, uztailaren 26tik, igandera, uztailaren 30era

2023ko Baionako bestak hurbiltzen ari zaizkigu! Egun guziz, 200 000 pertsona inguru ibiliko dira Baiona hiri erdiko karriketan bestetako 5 egun horietan. Hamarnaka laguntzaile lanean arizanen dira karraskan 23 bis Tonneliers karrikan kokatua den beren ostatuan, Patxokian, jendea errezebitzeko baita egunero informatze eta sentsibilizatze lan baten egiteko. Lagundu nahi bagaituzu bestetan, ez lotsa gurekin jin zaitez eta izena emazu beha egon gabe hemen: https://forms.gle/uGV2w9nBqijZPFAv8

Afitxa kolaketa egunero 9:30tarik goiti

Goiz guziz, Biziren taldeek afitxak kolatzen dituzte leku askotan. Laguntzen ahal  dituzue Biziren egoitzara hurbilduz (Cordeliers karrika, 22.) egunero 9:30tako hitzordura.

Eguerdiak airean, gai berdinei buruzko sentsibilizazio pegatinak banatzen dituzte eta Patxokian (Tonneliers-en karrikako 23bis-ean) bukatzen dute arroltze ta xingar on baten jateko.

Eguerdiro, arroltze ta xingar

Egunero, eguerditik goiti Patxokian, laguntzaile taldeek umore onean eginiko hainbat arroltze ta xingar jastatzeko parada bada. Ekoizpenak, freskoak eta tokikoak dira, eta aukera begetarianoa ukaitea posible da etxeko piperrada batekin!

Kontzertuak Patxokian:

Gauero Patxokian, kontzertuak iraganen dira! Jazz, electro, rock, metal, gusto guzientzat izanen da.

Taloak gauero:

Gose zira kontzertuen giroan animatu eta gero?  Untsa erortzen da! Arrats guziz laguntzaile taldeek prestaturiko eta tokiko ekoizpen freskoekin eginiko taloak jateko parada izanen da!

Baionako bestetan laguntzaile izateko (ostatua, arroltze ta xingarra, afixa kolaketa, taloak…) izena eman hemendik: https://forms.gle/uGV2w9nBqijZPFAv8