Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte

Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu dute Bizik proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan. Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizik formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran …

Continue reading

Bizikutzu 41 – 2022ko Uztaila

“Greenwashing-a klimaren ukatze berria da” Laurence Tubiana Editoriala Aspalditik ezagutzen dugu greenwashing printzipioa, beren komunikazio estrategian marka handiei aplikatzen zaien heinean batez ere. Praktika higuingarria zen jadanik, eta oraino gehiago politikan sartzen denean. Txioak analisi sakonak baino entzungarriagoak direnean, eta hitz onek obratzeei lotzea dispentzatzen dutenean. Kolore bakarreko Diputatu Biltzarraren bukaerak, beharbada, parlamentariei, azkenean larrialdi …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Bizik hautetsiekin hitzordua finkatzen du kargualdi erdian

Kargualdiak 2 urte dituelarik eta 1. jarraipen txostena argitaratua izan ondoan, Bizik hitzordua finkatzen die Herriko Etxeetako eta Euskal Elkargoko hautetsiei Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2. Txostenaren argitaratzearentzat, 2023ko ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara. Elkarteak, Herriko Etxeei eta Euskal Elkargoari lurraldearen metamorfosi ekologikoan osoki inplikatzeko deia luzatzen die eta horren …

Continue reading

Uztailaren 13tik 17ra: zientzialari eta ekintzaileek erronka klimatiko eta sozialei buruz formatzeko hitzordua finkatzen dizuete!

Uztailaren 13tik 17ra, asteazkenetik igandera, Alda eta Bizik klimari eta justizia sozialari buruzko Formakuntza Egonaldia antolatzen dute Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak. IPCCren txostenaren azken bertsioa udazkeneko …

Continue reading

Ekintza – Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna: 49 348 hil, Baiona hiria desagertu balitz bezala!

2022ko ekainaren 18 honetan, ekainaren 20ko Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna baino bi egun lehenago eta 2014az, geroztik migrazio bideetan hil eta desagertu direnen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarreretako seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49 348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertzen  balitz bezala da! Gaur goizean, Baiona hiriko 15 hiri seinale oihal beltz batez estali …

Continue reading

Berote handia: Bizik urkatze eszena bat simulatzen du klimaren arloan geldirik egoetaren ondorioei buruz deiadarra jotzeko

Ostegun honetan, ekainaren 16an, Baionako Merkatu Estali aitzinean, Bizik urkatze eszena bat simulatu du, klimaren arloan erabakiak hartzen dituztenen geldirik egoteak jendartea bere heriotza kondenara bultzatzen duela sinbolizatzeko. Gaur egun Euskal Herrian eta frantses Estatuan izigarri goiz gertatzen ari den berote handia dela eta, hondamendi klimatikoak bata bestearen ondotik datozelarik eta bizkortzen ari direlarik, Bizik …

Continue reading

Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!

LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatu ditu. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo Departamenduek)  …

Continue reading

Suspension de la compensation, non ! Mobiliza gaitezen!

Herrian Bizi – Se Loger au Pays plataformak bere lehen Biltzar Nagusia antolatu du ekainaren 4 huntan Hiriburun. Joan den azaroaren 20eko manifestaldia antolatu dituen 32 antolakundeek osatua da plataforma, 8000 pertsonak bildu zituen Baionako karriketan, etxebizitzaren eskubidearen alde.  Manifestaldiak ondorioak izan zituen. Martxoaren 5ean, Euskal Elkargoak bozkatu zuen araudi berri bat, konpentsazio sistema berri …

Continue reading

Ekainaren 4an, larunbatez: Etxebizitzari buruzko Foroa!

2021eko azaroaren 20ko etxebizitzaren aldeko mobilizazioaren segidan eta ” HERRIAN BIZI – SE LOGER AU PAYS” plataformaren sortzearen karietara, gure lurraldea hunkitzen duen etxebizitza krisiari buruzko foroa antolatzen da ekainaren 4an, larunbatez, 9:30etarik goiti.   📍 Foruma 9:30etatik 20:00ak arte iraunen du Hiriburun (La Perle gela)   09:30: «Se loger au Pays / Herrian bizi» …

Continue reading

EH Burujabe, hitzaldi eta sketchnote-aren bidez

2018an Biziren baitan abiatua, Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiekatuak bere prestaketak segitzen ditu. Funtsari dagokionez, sail berriak aitzin ikusten dira eta berrikitan, 2022ko apirilaren 16an, egin hitzaldiak tokiko alternatiben eta burujabetza konkretuen arteko loturak aztertzea ahalbidetu du. « Tokiko alternatibak, burujabetza konkretuaren bermeak » hitzaldiko hitz hartzeak entzun: Txomin Poveda, Soziologian doktorea eta …

Continue reading