Uztailaren 13tik 17ra: zientzialari eta ekintzaileek erronka klimatiko eta sozialei buruz formatzeko hitzordua finkatzen dizuete!

Uztailaren 13tik 17ra, asteazkenetik igandera, Alda eta Bizik klimari eta justizia sozialari buruzko Formakuntza Egonaldia antolatzen dute Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak.

IPCCren txostenaren azken bertsioa udazkeneko itxoina delarik, klima-zientzialariak gero eta ondorio kezkagarriagoak ateratzen ari dira klimaren arloan geldirik egotearen ondorioei buruz. Christophe Cassou, klimatologoa eta IPCCren 6. txostenaren egile taldekoa, Formakuntza Egonaldira etorriko da uztailaren 16an, larunbatez, erabakitzaileak beren ardurak hartzera bultzatzeko mobilizatzen ari den belaunaldi berriarekin eztabaidatzeko.

Bertako biztanleentzat diren etxebizitzak behin betiko mublatu turistikoetan aldatuz, Airbnb-k gure lurraldean bizitzeko parada galarazten digu. Donostian turismoaren presioaren kontra borrokatzen ari den Bizilagunekin kolektiboko Asier Basurtok eta Aldako bozeramaile den, Xebax Christyk arlo hortako kanpaina arrakastatsuak aztertuko dituzte, uztailaren 15ean, ostiralean, euskaraz egingo den jardunaldian (frantsesera aldibereko itzulpena segurtatua izanen da).

Egitarau osoa hemen aurkitzen ahal duzue: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/06/Programme-camp-de-formations-version-Web.pdf. Formakuntza saio batean edo gehiagotan izena ematen ahal da egun batean edo gehiagotan. Formakuntzentzat eta bazkariendako izen-ematea hemen egiten ahal da: https://bizimugi.typeform.com/to/Que0qlk8

Urteko momentu garrantzitsu hau deneri zuzendua da: larrialdi klilmatiko eta sozialarekin kezkatutak diren herritarrei, eta gai hauen aitzinean ekiteko prest direnei, ekintzak egin nahi dituzten hasiberriei edo beren lurraldean mobilizazioa garatzeko laguntza ekarri nahi duten eta gaia sakondu nahi duten Alda edo Biziko ekintzaileei.

Baionatik hurbil molde izigarri egokian kokatua den eremuak, kanpatzaileei baldintza onetan harrera egiteko parada ematen die instalazio sanitarioekin eta sukalde kolektiboarekin. Formakuntzak, aroaren arabera, barnean edo kanpoan egiten ahal dira. Formakuntza Egonaldia ez da bakarrik ikasteko parada izanen, lagunarteko giroan trukaketa momento bat izanen da ere, bai eta ere, tokiko proiektuen bultzatzaileen eta gure lurraldean inplikatuak diren pertsonen artean loturak sendotzeko parada ere.