Metamorfosi ekologikoa: Bizik hautetsiekin hitzordua finkatzen du kargualdi erdian

Kargualdiak 2 urte dituelarik eta 1. jarraipen txostena argitaratua izan ondoan, Bizik hitzordua finkatzen die Herriko Etxeetako eta Euskal Elkargoko hautetsiei Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2. Txostenaren argitaratzearentzat, 2023ko ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara. Elkarteak, Herriko Etxeei eta Euskal Elkargoari lurraldearen metamorfosi ekologikoan osoki inplikatzeko deia luzatzen die eta horren arabera mobilizazioak aitzin ikusten ditu.

2021eko azaroan argitaratuta izan den Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostenean Hitza Hitz taldeko begirale ekologikoek agerian utzi dute segituak diren 56 Herriko Etxeetan gehiena metamorfosiaren 0. fasean dela oraino, hots geldirik egotearen fasean. Nahiz eta telefonoz, posta elektronikoz edo zuzenean Herriko Etxera joanez egin diren oroitarazteak, Herriko Etxe ainitzek (22k) eta Euskal Elkargoak ez dituzte ezagutaraztera eman zein mailatan engaiatuak ziren herritarrei estimatzeko gaitasuna ematen dituzten elementuak.

Kolektibitateek ahal bezain bat aukera ukan dezaten beren antolaketa egokitzeko eta horren bidez lurraldeko biztanleekin dagokien informazioa partekatzeko, Bizik bere egutegia berrantolatu du. Hainbat Herriko Etxek hala galdatu eta, elkarteak aitzinetik plazaratzen ditu herritar jarraipena egiteko heldu diren epeak.

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko bigarren txostena 2023ko ekainaren 5ean, astelehenez, argitaratuko da, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara. Garai horrek hautetsiendako agintaldiaren erdia markatzen du eta Bizik Metamorfosi ekologikoarekin engaiatuenak diren Herriko etxeak sustatzeko tartea antolatuko du, baita ere mobilizazio sekuentzia bat, 2023ko udan afitxaketa masibo batekin eta ikasturtearen hasierako manifestaldi handi batekin, larrialdi ekologikoaren aitzinean austrukaren politikarekin gehienik segitzen duten Herriko etxeak interpelatzeko. Momento hori ere hurbilduko da Alternatibaren 10. urtemugara, eta Bizik ekitaldi handi baten bidez horren ospatzeko xedea du lurraldearen metamorfosi ekologikoari bere ekarpena egiteko.

Beren 2. txostenaren egiteko, herrietako begirale ekologikoek 2023ko urtarrilaren hasieran herritar jarraipenarentzat osatzeko orriak bidaliko dizkiete Herriko Etxeei eta martxoa arteko epea emana izanen zaie osatuak itzultzeko. Bereziki behatuko dute Herriko Etxeko Kontseiluan Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren neurriak eztabaidatuak izan diren, eta zehazkiago Herriko Etxe mailan Klima Plana deklinatzeko deliberazioa hartzeko engaiamendua.

Bitartean, aurtengo irailean, metamorfosiaren alor ezberdinei dagozkien zenbaki adierazleak galdatuko zaizkie Euskal Elkargoari eta oraindik partekatu ez dituzten Herriko Etxeei, agintaldi hasierako egoerari buruz, 2020koak, eta urte bateko agintaldiaren ondokoak, 2021ekoak. Zenbaki horiek beharrezkoak dira kolektibitateen hasierako egoera eta haien aitzinatzea ebaluatzeko. Gainera, interes orokorra ordezkatzen duten datuak direnez, Errepublika digitalaren legearen arabera, 3.500 biztanletik goitikoak diren kolektibitateen webgunean argitaratuak izan behar lukete.

Nahasmendu klimatikoa zalutzen delarik eta muturreko gertakari klimatikoak biderkatzen direlarik, larrialdi ekologikoarentzat diren tokiko erantzunak erabakigarriak dira klima-nahasmenduaren jatorriari buruz ekiteko, baita etorriko diren gorabeheretara lurraldea egokitzeko ere. Tokiko kolektibitateek berotegi-efektuko gasen isurpenen %15aren ardura zuzena dute eta, zeharka, klima-aldaketa eragiten duten isurpenen %50a arte. Tokiko hautetsiek, beraz, ardura historikoa dute Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bilakatzeko. Hautetsi horien bidelagun izateko, Bizik laster azken hauei Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren neurriak plantan ezartzeko formakuntza-programa bat eskainiko die.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: